Gipuzkoan agroekologian ari diren nekazariek asanbladan jorratzen hasi diren bidea aurkeztuko dute urriaren 1ean

  • Urriaren 1ean, Donostian, prentsaurrekoan bilduko dira Gipuzkoan agroekologian ari diren ahalik nekazari gehien: "Azken urteetan lehen sektorean lanean hasi garen gazteak nahiz 40 urte honetan daraman jende helduagoa, guzti horiek batzea da helburua" azaldu du Baserria XXI elkarteko kide den Ane Gorosabelek. Baina zer da Baserria XXI?


2016ko irailaren 27an - 07:09

“Gipuzkoako lehen sektorean harreman sareak nahikoa josita ez zeudela ikusita, horri erantzun bat emateko helburuarekin hasi ziren mugitzen hainbat baserritar”. Horrela azaldu digu Ane Gorosabel Baserria XXI elkarteko kideak beraien hastapenez galdetu diogunean.

Izan ere, azken urteetan sortu den dinamika berria da Baserria XXI, Gipuzkoan agroekologia oinarri hartuta lanean dabiltzan baserritarrak eta lehen sektoreko langileak biltzea sustatzen duen proiektua. Gipuzkoako nekazaritzak eragile berri baten beharra zuela ikusita, bailaraz bailara lurra lantzen zebilen jendea topatzea eta elkartzea izan zen lehen lana.

Beste ezer baino lehen, elkar ezagutu

Hutsetik hasita, lehen asanbladak baserritarrek elkar ezagutzeko izan ziren batez ere: nortzuk ziren aurkeztu, zer egiten zuten azaldu... Baserritar askok hartu zuten parte hasierako asanblada horietan, Gorosabelek azaldu digunez.

Elkarte berriaren sortze prozesua dinamizatzeko, Joxemi Zumalabe Fundaziokoen laguntza jaso zuten baserritarrek. Antolatutako hainbat saiotan izan zuten aukerarik partekatzen zituzten zailtasunak eta hutsuneak identifikatzeko. Bestalde, elkartearen barruan lantaldeak zehaztu zituzten: desobedientzia, presioa eta okupazioa, formazioa eta sareak jostea eta antolaketa eredua eta merkaturatzea.

“Baserria XXIen funtzionatzeko modua asanblearioa da: lantalde bakoitzak ordezkariak ditu, txandakakoak direnak, eta hileroko bileran parte hartzen dute ordezkari horiek, kudeaketa lana egiteko”, dio Gorosabelek.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Agroekologia
2024-03-14 | Estitxu Eizagirre
"Amama harro legoke, nahiko luke landareetan izan genuen aberastasun horretara iristea egun gure lurra"

Onintza Enbeita bertsolaria da, kazetaria, parlamentari ohia... eta baratzezaina ere bada. Hiru ahizpek dituzte unibertsitateko ikasketak, eta duela dozena bat urte erabaki zuten etxean beti ezagutu duten baratzeari eta azokan saltzeari berriz ekitea. Mattin Jauregik Egonarria... [+]


2024-03-11 | Estitxu Eizagirre
Herritarren artean hiru hilabetean 70.000 euro lortzea du erronka Amillubi proiektuak

Amillubi proiektua iragan abenduan eman zuen ezagutzera Biolur laborantza ekologikoko elkarteak. Bere abiapuntuko helburua Gipuzkoan (Zestoako Iraeta auzoan) kokapen estrategikoa duten lur emankor batzuk ondasun kolektibo bihurtzea da, lur hauek babesteko eta bertan etorkizuneko... [+]


2024-03-06 | Estitxu Eizagirre
Alazne Intxauspe, Etxaldeko Emakumeak:
"Oso ondo uztartzen gara mugimendu feministarekin, gure lanbideak bizitza jartzen duelako zentroan, ezinbestean"

Emakume Langileen Eguna dela-eta, galdera hau zuzendu die Eli Pagolak Egonarria saioko ikusentzuleei: "Zer datorkizu burura emakume langile hitza entzundakoan?". Ba al datorkigu emakume baserritarraren irudia? Alazne Intxauspe elkarrizketatu du, ekologikoan ari den... [+]


2024-02-19 | ARGIA
Laborantzaren trantsizio agroekologikoa bultzatzeko eskatu die erakundeei Egurra ta Kandelak

Otsailaren 16 eguerdian protesta egin dute laborari agroekologikoek Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean. Azken asteetan traktoreek egin dituzten mobilizazioetatik bereizi dira: "Nekazaritza eredu neoliberalak bere mugen kontra egin du talka; eta nekazari-patronala eta bere... [+]


2024-02-05 | Garazi Zabaleta
Soronea
“Barazkiak prezio duinean saltzeko bidea dendan topatu zuen osabak”

Miriam eta Igone Saldias ahizpek baserriari eta familiako proiektuari eusteko apustua egin dute. Berrobiko Soronea baserrian barazkiak ekoizten dituzte eredu ekologikoan, eta Tolosako Soronea dendan saltzen, modu zuzenean.


Eguneraketa berriak daude