argia.eus
INPRIMATU
Gipuzkoako zahar etxeetako lehenengo greba eguna
  • Soldata igoera, atsedenaldi ordaindua eta ratio hobeak eskatzen dituzte. Eguberria arte dituzte finkatuta greba egunak.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko irailaren 28a
Kursaaleko zubian (Argazkia: @lamiscarreb)

Ia bi urteko negoziaketak daramatzate eta ez dute emaitzarik lortu. Horregatik, ELA sindikatuak hainbat greba deialdi konbokatu ditu –%60ko ordezkaritza du langileen artean–eta horiek bukatzean, helburuak lortu ez badituzte protestak gogortuko dituztela ohartarazi dute. Hamazazpi greba deialdi izango dira guztira.

Aldundia negoziaketetan sartu behar dela uste dute, baita “apustu garbia” ere egin behar dela esan du ELAko Idoia Elustondo Gipuzkoako zahar etxeetako eta adineko pertsonentzako zentroetako langileak, gizartearen zahartzeak Eusko Jaurlaritza kezkatzen baitu. Bere ustez, horrek kontratazioen gorakada, lan baldintzak hobetzea eta eskaintzen den zerbitzua hobea izatea ekarriko luke.

ELAk kontzentrazioa deitu du lehen greba gaur Donostian 11:30etan Aldundiaren parean. Ondoren, manifestazioa egingo dute Kursaaleraino. LABek karabanak eta kontzentrazioak egingo ditu eta UGTk bat egin du borrokarekin eta ez du baztertu mobilizazioei ekitea.