argia.eus
INPRIMATU
Txosnek ere Ticket Bai erabiltzea eskatu dute Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak
  • Gipuzkoako 3.000 biztanletik gorako udalei gutunak bidali dizkie Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea, jaietan txosnek Ticket Bai sistema erabil dezaten eskatzeko. Foru Ogasunak azaldu du txosnak Ticket Bai programaren barruan daudela azarotik.

Leire Rodriguez Garmendia @leirero_22 2023ko apirilaren 28a

3.000 biztanletik gorako udalei gutunak bidaltzen hasi da Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea, lurraldeko taberna eta jatetxe gehienak biltzen dituena. Helburua bere udalerriko jaietako txosnak arautu eta establezimendu horiek salmentak kobratzeko Ticket Bai sistema erabil dezaten, tabernek egiten duten bezala.

Ostalaritzako Elkartea beldur da guztiek ez dutela arau berarekin jokatuko. Jaietako txosnak tabernak dauden lekuetan egonda lehia sortzen dela diote. Halaber, elkarteak beste postu batzuk arautzea ere nahi du, hala nola azoketan ohikoak diren artisau produktuena edo jatekoena.

Gaur egun, Gipuzkoako ia 10.000 saltoki, taberna eta jatetxe behartuta daude zergak ordaintzera eta aipatutako faktura digitala egitera. Foru Ogasunak azaldu duenez, txosnak ere Ticket Bai programaren barruan daude azarotik, irabazi asmorik ez dutenak izan ezik.