Gipuzkoako gaztetxe eta gazte asanbladen topaketak egin dituzte asteburuan Beasainen

  • Ostiralean, martxoak 16, hasi ziren Gipuzkoako gaztetxe eta gazte asanbladen arteko topaketak Beasaingo gaztetxean. Bi egunez mahainguru eta eztabaidez gozatzeko aukera izan dute bertaratutakoek. Manifestazioa eta aisialdirako aukera ere egon da.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko martxoaren 20an - 08:53

Beasainen antolatu dituzte Gipuzkoako gaztetxe eta gazte asanbladen arteko topaketak. Hainbat ekimen egon dira asteburuan. Ostiralean, martxoak 16, hasi ziren topaketak eta bi egunez, hausnarketarako aukera izan dute bertaratutakoek.

Ildoetan banatutako eztabaidak egin dituzte parte hartzaileek; besteak beste, etxebizitza, komunikazioa, knotrakultura edota generoa izan dituzte hizpide. Manifestazioa ere egin zuten, "Ogi gogorrari hagin zorrotza!" lelopean Beasaingo kaleetan zehar. Gauean afaria eta kontzertuak egon ziren.

 

 

Albiste hau Topatu.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaztetxeak
Zestoako gaztetxea husteko agindua eman du epaileak

Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.

 


Bi gazte epaitu dituzte asteazkenean Zestoako gaztetxearen okupazioagatik

Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


Zarauzko gaztetxean lapurreta egin dutela salatu dute

Kontzertuetarako materiala eta baliozko tresnak eraman dituzte.


2023-09-12 | Ahotsa.info
Ez Dago Hilda festibala urriaren 28an ospatuko da Berriozarren "eszena autogestionatuarentzat" lokal bat helburu

Ez Dago Hilda festibalaren antolakuntzak azaldu duenez, festibal honen helburua dirua lortzea izanen da Iruñerriko eszena autogestionatuak behar duen entsegu espazio bat eskuratzeko. Urriaren 28an Berriozarko Ilargi parkean ospatuko da hirugarren edizio hau.


Eguneraketa berriak daude