argia.eus
INPRIMATU
Gipuzkoako Foru Aldundiak Kanboko Ikastolari emandako diru laguntza ezeztatu dute
  • Kanboko ikastolari 600.000 euroko diru laguntza hiru urtetan zatituta ematea onartu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak 2013an eta orain, Gipuzkoako Administrazio Auzitegi Gorenak laguntza hori atzera bota du El Mundok jakinarazi duenez.

Igor Agirre @igoragirre 2015eko otsailaren 06a
Gipuzkoako Foru Aldundiak Kanboko Xalbador ikastolaren arduradunekin lankidetza hitzarmena sinatu zueneko momentua. (Argazkia: enbata.info).

Kanboko Xalbador ikastola berritzeko lanei zuzendutako akordio sinatu zuen Martin Garitano buru duen erakundeak baina Justiziak hartutako erabakiaren ondorioz, orain arte emandako dirua berreskuratu beharko du.

Carlos Urquijo Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak salatu zuen auzitegian Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza "konpetentzien eta Gipuzkoa eta ikastolaren arteko lotura ezagatik". Foru Aldundiak ezingo dio helegiterik aurkeztu sententzia honi.