Gipuzkoako eraikuntzako mahai negoziatzailea osatu gabe, patronalen arteko ika-mikagatik

  • Eraikuntza eta obra publikoetako Gipuzkoako hitzarmena negoziatzeko mahaia osatu ezinik geratu da oraingoz, ostegunean Lan Harremanen Kontseiluan egindako bileran sektoreko enpresa-elkarteak –Ascongi, Garen eta Eraiki– ez direlako ados jarri euren artean izan beharreko ordezkaritzaren inguruan. Martxoaren 23an beste bilera bat izango da.


2018ko martxoaren 16an - 09:50
Eraikuntzako enpresa eta azpikontraten sistematikoki urratzen dute lan-hitzarmena, sindikatuek salatu dutenez. Irudian, Anoetako estadioa eraberritzeko lanak (arg: @esplotaziorikEz)

ELAk du langileen ordezkaritzaren gehiengoa Gipuzkoan (%60), eta horrez gain LAB, UGT eta CCOOko kideak ere izan dira bileran. Sindikatuek patronalei exijitu diete ez dezatela mahai negoziatzailea eratzea atzeratu: “Beste sektore askotan gertatzen ari den bezala, berriro ere patronalak bere ordezkaritzaren inguruan ados jartzeko dituen arazoek sektoreko negoziazio mahaia eratzea eragotzi dute. Euren arteko lehiak hitzarmenaren negoziaketa abiatzea eragotzi du”, azaldu du LABek.

Gipuzkoako eraikuntzan sinaturiko azken hitzarmen kolektiboa 2009koa da eta ELAk nabarmendu duenez langileen soldata-taulak duela 10 urtekoak dira, “obretan diru kopuru handia inbertitzen ari diren bitartean”. Sektoreko sindikatu nagusienarentzat “lehentasunezko” gaia da eraikuntzako beharginen lan-baldintzak hobetzea “esplotazio, prekarietate eta iruzurrez betetako egoera alde batera uzteko”.

Esplotazio kasuak eta lan-hitzarmena betetzen ez duten obren inguruko salaketak biderkatu egin dira azkenaldian. Abiadura Handiko Trenean esaterako, prekarietate egoera hori erakusten du Zuloan liburuak –ARGIAk eta Manu Robles-Arangiz institutuak argitaratua–, baina horrez gain Zubietako erraustegian edo Anoetako estadioaren berrikuntzan ere azpikontraten arau-hauste ugari salatu dituzte bai ELAk eta bai LABek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


2024-03-14 | Gedar
Mercadonak %40 areagotu ditu irabaziak, eta %30 Inditexek

Marka historikoak hautsi dituzte bi enpresek 2023an: Mercadonak lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea.


Indarberriturik atera dira sektore publikoko langileak, hirugarren greba egunean

Sindikatu deitzaileen arabera, ikasturte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan antolaturiko greben artean jendetsuena izan da asteartekoa, eta batez ere garraio publikoan, hezkuntzan eta udal esparruan izan du eragin handiena. Manifestazioetan 30.000 lagunek... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Langile bat hil da Arrasaten; urtea hasi denetik, 17

Astelehen arratsean gertatu da ezbeharra, Arrasaten, hiru metroko sakonerara erorita.


Eguneraketa berriak daude