argia.eus
INPRIMATU
Gipuzkoako Batzar Nagusiek 2013ko aurrekontuak onartu dituzte
  • Bilduk PSErekin lortutako akordioaren ostean Gipuzkoako Batzar Nagusiek 2013ko aurrekontuak onartu dituzte, Bilduren aldeko botoekin. EAJ eta PSE abstenitu egin dira eta PPk kontrako botoa eman du.

ARGIA @argia 2012ko abenduaren 27a
Gipuzkoako Foru Aldundiaren beraren kudeaketa-aurrekontua 736,4 milioi eurokoa izango da.

Aralarrek ere alde bozkatuko zuela esan zuen baina ezin izan du botoa eman, Rebeka Ubera diputaziotik legebiltzarrera pasa delako eta haren ordezkoa oraindik izendatu ez dutelako.

Guztira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren beraren kudeaketa-aurrekontua 736,4 milioi eurokoa izango da.

Informazio gehiago:

- Aurrekontu orokorraren txostena (pdf)