Gipuzkoako Aldundiaren jokabidea salatu dute, autobusen proiektuaren helegiteei ez erantzuteagatik

  • Murrizketarik Ez plataformak salatu du prozesuaren gardentasunik eza. Aldundiaren isiltasunak kezkatzen du, aurreproiektua isilean onartu dezaketelakoan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko martxoaren 27an - 15:04
Langileek banatutako eskuorriak. Argazkia: Txintxarri

Orain hilabete pasatxo aurkeztu zuen Murrizketarik Ez plataformak 7.000 sinadura eta 4.000 helegite aldundian, autobusen zerbitzu publikoaren aurreproiektua geldiarazi edo moldatzeko helburuz. Ordutik ez dute erakunde publikoaren erantzunik jaso, eta kezkatzen hasiak dira, "murrizketak isilpean onartu" ditzaketelakoan. "Zertan dago proiektuaren egoera? Zergatik halako opakutasuna?", galdetu du plataformak ohar baten bidez. Herritarren egunerokoan eragin zuzena duten auzien gainean informatuak izateko eskubidea aldarrikatu dute. 

Iazko abuztuan argitaratu zuen Gipuzkoako Aldundiak autobusen zerbitzu publikoaren aurreproiektua. Marisol Garmendia Lurraldetasun eta Mugikortasun diputatuaren arabera, lineak "egokitu" egingo dituzte, bidaiari gehien dauden orduetan autobus gehiago jartzeko. Sindikatuek eta autobus enpresetako langile batzordeek, ordea, berretsi dute murrizketa hutsak direla. Proiektuak bete-betean eragingo lioke Lasarte-Oriatik igarotzen den TSST enpresari. Linea asko %50era murriztuko lirateke. 

Proiektuaren aurrean mobilizazioa handia izan da. Behin baino gehiagotan joan dira aldundira kexatzera, eta herritarren babesa ere lortu dute. Sindikatuak ez ezik, Buruntzaldeako udalak ere kezka agertu dute, herritarrengan eragin zuzena izango duelako zerbitzu publikoaren moldaketa. 

Murrizketarik Ez plataformak honakoa eskatzen dio aldundiari: bertan behera uzteko aurreproiektua, eta herritarren ongizatea lehenetsi dezala. Horrez gainera, nahi dute egungo zerbitzu publikoa bermatua izatea. "Ikuspuntu ekonomiko soilak alboratu behar ditu; gizarteari eskatzen dion zerbitzua eta haren kalitatea izan behar luke helburua". 

Albiste hau Txintxarrik argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


Mecanerreko langileakaz batera mobilizatu dira Bizkaiko 60 enpresa inguru industria-politikan jarrera aldaketa bat eskatzeko

Gaur, apirilak 16, Eusko Jaurlaritzari eta Industria Sailari beren industria-politikan jarrera aldaketa bat exijitzeko manifestazioa egin dute Bizkaiko 60 industria-enpresa inguruk Mecaner enpresako langileakaz batera, Bilbon. Adierazi dute "hitzetatik ekintzetara"... [+]


Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Eguneraketa berriak daude