argia.eus
INPRIMATU
Gipuzkoako 50 alkatek berretsi dute ez dutela finantzatuko errauskailua
  • Gipuzkoako 50 alkatek, gehienak Bildu koaliziokoak baina batzuk independienteak, publikoki adierazi dute ez dutela diruz lagunduko herritarren osasuna arriskuan jarri eta hondakinen kudeaketarako txarra den errauste planta. Ekainaren 17an Donostian egingo den mosaiko erraldoira azaltzeko deia ere egin diete herritarrei.

2012ko ekainaren 05a
Ekainaren 17an Donostian egingo den mosaiko erraldoira azaltzeko deia egin dute alkateek. (Zuialde.wordpress.com)

Hauek dira errauste plantaren aurka agertu diren udal gobernuak: Aduna, Alegia, Altzo, Andoain, Anoeta, Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Ataun, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Berastegi, Bergara, Berrobi, Bidegoian, Deba, Donostia, Elduain, Errenteria, Gaztelu, Getaria, Hernani, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Lezo, Mendaro, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orexa, Orio, Pasaia, Segura, Tolosa, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zaldibia, Zarautz, Zestoa, Zizurkil eta Zumaia.