Ekainaren 29an (asteazkena) bilduko da Gipuzkoa Zutikeko asanblada Bulebarrean, 19:00etan. Kanpaldi iraunkorraren fasea amaitutzat eman eta herrietako dinamikara pasa ostean, hurrengo urratsak adosten jarraituko dute.
Asanblada hau prestatzeko dinamizazio lantaldea bezperan bilduko da, ekainaren 28 asteartea, 17:00etan Txantxerreka Gaztetxean.