Urtebetean, %9,6 igo da etxebizitzaren alokairuaren prezioa Hego Euskal Herrian, Espainiako Estatuko garestienen artean mantenduz. Donostia da hiririk garestiena: 16,33 euro metro koadroko. Hala diote Fotocasaren datuek, Naiz-ek argitaratuak.
EAEn, %5,4 igo dira alokairuaren prezioak iaztik. Gipuzkoan, batez beste 15,44 euro ordaintzen da metro koadroko, Bizkaian 12,68 euro eta Araban 10,10 euro.
Nafarroan, %13,8 hazi da salneurria 2019tik hona, eta 9,74 euro ordaintzen da metro koadroa, batez beste.