Ginena garelako


2014ko apirilaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Haustura demokratikoa aldarrikatzetik, Espainiako marko juridiko eta instituzionala arbuiatzetik, eta horren guztiaren alde egiteagatik borroka armatua egin eta defendatzetik, hara nora iritsi garen: Espainiako marko juridiko instituzionala onartu dugu, aurretik hori onartu duenari españolista deitu diogunean; Espainiako eta Euskal Herriko erakunde publikoetan parte hartze egonkorra eta zalantzarik gabekoa, gure instituzioak ez direla eta gureak behar ditugula aldarrikatu dugunean; garai batean onartezin eta aberrantea zen Alderdien Legea patata frijituekin irentsi, Ezker Abertzalearen alderdi politiko jakina legeztatua izan dadin; Espainiako bandera udaletxeetako balkoietan jarri dugu, sasoi batean piper potoa jartzea traidore eta espainol zalea  zela argudiatu zenean; ETAk su-eten behin betikoa aldarrikatu, borroka armatua bertan behera utzi, desarmean abiatu eta espetxeetan dauden preso politikoek kartzelako legeria onartu, inoiz inork horrelakorik zalantzan jarri edota onartu duenean, mespretzatu, jipoitu, traidoretzat hartu edota akabatua izan denean.

Izango da testuinguru sozio-politiko-historikoa aipatuko duena, egin izan den guztia justifikatzeko. Eta arrazoia izango du. Edo ez.

Eta bidean, bide ertzean eta errepide zabalean, bide batez, hildakoak, espetxeratuak, errefuxiatuak, sufrimena, beldurra, mesfidantza, gorrotoa, arbuioa, eta borroka honek guztiak deusetarako balio ez duen sentsazio mingotsa eta askatzailea, lasaigarria eta zapuzgarria. Sentimendu onik ez. Gizabidetasunik, gutxiago. Mitoak ez du sentimendu onik eragin. Mitoak itsutasuna, fedea eta dogma sortu du. Esklusibista eta esklusiboa.

Baina gauza bat dut argi: Espainiak ez gaitu garaitu. Demokrazia mota honek ez gaitu makurrarazi. Geu ohartu gara generaman bideak ez gintuela  Euskal Herri independentearen atarira eramaten, harresi gaindiezin eta itogarriaren aurrera baizik. Eta orain argi dago gure estrategiaren porrota behar bezala kudeatzen jakin behar dugula, umiltasunetik abiatuta, harrokeriak eta soberbia arbuiagarriak bazter utzita, baina baita geure burua zapaltzen utzi gabe ere, tinko gurean, umiliatu nahi gaituztenei zentzuz eta tentuz argudiatuz eta geure idearioa defendatuz. Eta, mesedez, jantzi gaitezen diskurtso zaharberrituan, konstruktibismoaren ildotik bideratuta, hanka sartze politiko eta humanoak onartuz, baina harrotasunez gure herri zati batek nahi duenagatik borrokan jarraituz. Beste tresna eta baliabide batzuk erabilita, eginaren eginez erakutsi behar dugun sinesgarritasuna gure asmoen mesederako izan dadin.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aro politiko berria
Epaiketa
Parisek armagabetze prozesuan "kooperatu" zuela argitu du Fekl Barne ministro ohiak

ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari... [+]


2024-04-02 | Leire Artola Arin
Molle eta Etcheverry bakegileek Parisko Auzitegian defendatu dute ETAren armagabetzea zutela helburu

ETAren armak eta lehergaiak garraiatzea leporatzen diete Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Etcheverry 'Txetx’ bakegileei, 2016ko Luhusoko operazioaren harira. ETAren armagabetzea gauzatzen ari ziren. Egindakoaz harro dagoela eta berriz ere egingo lukeela adierazi... [+]


Mikel Oteiza, Atarrabiako alkatea: “Gure eraikinetatik euskalduntasunarekin lotura duten ikur eta adierazpen guztiak modu basatian ari dira ezabatzen”

Tristeziaz hartu du Atarrabiako alkateak Nafarroako Justizia Epaitegi Nagusiaren epaia. Euskal Herriko armarria ezabatu beharko du herriko frontoiko hormatik. “Bere garaian ikurriña kentzera behartu ziguten bezala” adierazi du Euskalerria Irratian Mikel... [+]


2024-02-19 | Leire Artola Arin
Bizi baldintzen gogortzea eta pribatizazioaren areagotzea izan dira Talaia Feministaren 2023ko ondorio nagusiak

Otsailaren 17an ezkerreko 170 emakume feminista subiranista elkartu dira Oreretako Lekuona aretoan, 2023ko sei gertakari aztertu eta Talaia Feministaren behin betiko txostena adosteko. Euskal Herriko trantsizio feministarako proposamenak egiteko lehen pausotzat jo dute dosierra... [+]


2024-02-04 | Karmelo Landa
Independentzia nola?

Euskal Herriaren eta Kataluniaren independentzia aztergai da atzerrian. Nevadako Unibertsitateak, Renon, Ameriketako Estatu Batuetan, liburu mamitsua argitaratu berri du, ingelesez, Pro-independence movements in the Basque Country and Catalunya [Independentziaren aldeko... [+]


Eguneraketa berriak daude