GHKk asteartean, 12an, bozkatuko du Gipuzkoako zaborrak Zabalgarbira eramatea

  • Gipuzkoako mankomunitate guztiak biltzen dituen GHK partzuergoak ekainaren 12an 11:00etan Foru Aldundiaren egoitza nagusian burutuko duen batzarrean eztabaidatu eta erabakiko du lurralde honetako hondakinak Bizkaian tratatu, erre eta lurperatzeko berrikitan bi aldundiek itxitako akordioa.


2018ko ekainaren 08an - 11:26

Gipuzkoak Bizkaira eramango ditu gaur azpiegitura faltagatik bertan kudeatu ezin dituen hondakinak, Zubietako erraustegia amaitu arte, albistea zabaldu duten instituzioetatik agindu dutenez. Udara ondoren hasita, Gipuzkoak Bizkaira 20.000 tona bideratuko ditu aurten eta 25.000 tona 2019an. Bizkaiak erabakiko du zein azpiegituratara eraman hondakinok. Mallabiako zabortegira bideratzeko aukera baztertuta duela jakinarazi du Euskadi Irratiak, eta ziurrenik Zabalgarbin erraustuko direla aurreratu du.

Albistearen xehetasunak eskaintzen dituzte gaur hainbat hedabidek, esaterako Berriak eta Noticias de Gipuzkoak. Zenbait erreakzio ere piztu du, adibidez ELA sindikatuarena: "Onartezina da Gipuzkoako hondakinak Zabalgarbira erretzera eramatea".

ARGIAk jakin duenez, erabakia hartu behar duena GHKren osoko batzarra izanik, honek ezohiko bilera egingo du Donostiako Gipuzkoa plazako jauregian, 11:00etan hasita. Bazkide dituen mankomunitateetako ordezkariei helarazi dien deialdiak puntu bakarra iragartzen du batzarrerako: "Bizkaiko Foru Aldundiarekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena eta, horren eranskina azterlu eta onartzea, hala badagokio, hain zuzen ere hiri hondakinen kudeaketan zerbitzua emateko esparruan".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude