argia.eus
INPRIMATU
GHK-k erraustegiaren lizitazioa urratu du, Urbaserri %19 gehiago irabaztea baimenduz
  • Berria egunkarian Iñaki Petxarromanek argitaratu du albistea: Urbaser sozio nagusi duen enpresa taldeari kontratuan bermatu diola Zubietako erraustegiaren ustiaketagatik 2051era arte 33 milioi euro gehiagokoko etekinak eskuratzea hasieran lizitazioko baldintzetan agertzen zirenak baino.

Zero Zabor @zero_zabor 2018ko martxoaren 01
Urbaserreko ordezkaria (ezkerretan) GHKko lehendakari eta Ingurumen diputatu Asensiorekin kontratua sinatzen.

Berriak eskuratu ditu hori frogatuko luketen agiriak, orain artean GHK-ko zuzendaritzak ukatu dizkien arren baita erakundearen bazkide diren mankomunitateetako arduradunei ere. Hauen hilabeteotako eskaria izan da Zubietako erraustegiaren benetako kontratua osorik ikusi ahal izatea. Orain kontratuaren atal bat gehiago eskuratu dute, antza, ingelesezko bertsioan, baina badira tratuaren osagai gehiago oraindik argitara gabeak.

Gaiak baditu ondorio praktiko garrantzitsuak. Batetik, Zubietako erraustegiaren eraikitze eta ustiatzeak 35 urtean Gipuzkoako udal eta mankomunitateei metatuko dien faktura denbora aurrera ahala gero eta handiagoa ageri da. Bestetik, eragina izan dezake erraustegiaren lizitazioaren esleipenari kontratua lortu ez ziotenek (FCCk funtsean) auzitegietan aurkeztutako helegitean, baldin eta demostratzen bada lizitazioaren esleipenean irabazleek aurkeztutako prezioa azkenean ez dela benetakoa izango: puntu gutxiko aldeaz nagusitu zitzaien Urbaser buru duela Meridiam, Altuna y Uria, Moyua eta LKS-Mondragonek osatutako taldeari