"Euskal Herriak hezkuntza sistema eta curriculum proioa izateko eskubidea du eta, bide honetan, Euskal Curriculuma biharko Euskal Herria eraikitzeko tresna da. Euskal Herriari buruz egiten den kokapena laburregia dela iruditzen zaigu. Eta ez genuke hau aipatuko, testu osoa irakurri ostean honako zalantza hau geratu izan ez balitzaigu: hezkuntzaren xedeaz hitz egiten da, hezkuntza konpetentziak aipatzen dira, baina gaur eta hemen dauzkagun premiekin lotuta al daude? Hau da, zein da Euskal Curriculumaren xedea hurrengo hamar urteetan, zeintzuk dira Euskal Herrian ditugun erronkak hurrengo hamar urteetan?" (2006/03/02)