Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.
Abuztuaren 7an emakume baten aurkako "eraso larria" izan zen Getariako Salbatore jaietan, Txosna Batzordeak salatu zuenez. Hori horrela, protokoloa martxan jarri eta abuztuaren 8ko gauean elkarretaratze isila deitu zuten, Erasorik ez! lelopean; baita eguneko egitaraua bertan behera utzi eta txosnak itxi ere. Astelehenean hasi zen festa Getarian eta igandera arte iraun behar zuen, erasoaren salaketa jaso bezain pronto aktibatu zuten protokoloa eta Txosna Batzordeak txosnak ixtea eta egitaraua bertan behera uztea erabaki zuen. Udalaren egitarauak, bere aldetik, aurrera jarraitu zuen.
Jendetza batu zen ostiraleko elkarretaratzean, adin guztietako pertsonak izan ziren, baita udal ordezkariak ere. Elkarretaratzeko osteko hitzartean, Txosna Batzordeko bi kidek idatzi bat irakurri zuten. Emakumeari elkartasan adierazi eta azpimarratu zuten ez dutela onartuko inolako erasorik. Gehitu zuten erasoa "egiturazko indarkeria matxistaren" parte dela, eta ez dela kasu isolatua.