argia.eus
INPRIMATU
Adin txikiko baten aurkako bazterketa transfoboa salatu dute Gesaltza-Añanako igerilekuetan
  • Arabako Gesaltza-Añanako igerilekuetako sorosleak bainatzea debekatu zion adin txikikoari, soina estaltzen zion kamiseta bat jantzita eramateagatik. Baztertutakoaren lagunek kolektiboki erantzun zioten erasoari.

ARGIA @argia 2018ko uztailaren 13a
Transfobiaren kontra Gasteizen egindako elkarretaratze bat

Arabako Gazteriaren Foru Erakundeak eskaini eta Hell Dorado kultur elkarteak antolatutako ‘Gazte Rock’ udalekuetako parte hartzailea da bazterketa jasan duen adin txikikoa. Musikan interesa daukaten 16-17 urteko gazteei bideratutako udalekuak Gesaltza-Añanako (Araba) igerileku publikoetara egin zuen txangoa asteazkenean, eta han gertatu zen bazterketa Aluak proiektuak jakinarazi duenez.

Baztertutako gazteak jantzita zeraman kamiseta kotoizkoa zen, eta uretara zuntzezkoak bakarrik sartu daitezkeela argudiatuz, sorosleak kamiseta jantzita zeraman gazteari bainatzea galarazi zion. Monitoreek soroslearekin hitz egin zuten eta egoera zein zen azaldu, baina honek debekua mantendu zuen. Gertakariaren aurrean, baztertutako kidearen alde erantzun zuen talde osoak, “denok kamisetarekin!” oihukatuz elastikoa soinean igerilekura salto eginaz. Sorosleak talde guztia igerilekutik kanporatu eta Ertzaintzari dei egin zion. Jakinarazi dutenez, soroslea Espainiako Legioko kide ohia da.

Taldeak emandako erantzuna ikusi daiteke bideo honetan: