Gertuko erosketak bultzatu nahi dituzte Arabako Lautadan

  • Kuadrillako merkataritza eta ostalaritza sustatzen dabilen Lautada Bizirik! elkarteak Erosketa alaiak egitasmoarekin erakutsi nahi du herrietako saltokiek "ezinbesteko zerbitzua" eskaintzen dutela.

Arabako Alea @ArabakoALEA
2016ko uztailaren 07a

25 urte bete ditu Lautada Bizirik! elkarteak eta, urtemuga ospatzeko, bideo lehiaketa aurkeztu dute. Erosketa Alaiak izeneko egitasmoaren bitartez, Lautadako denda txikietan erosteak dituen abantaiak eta onurak jaso beharko dituzte bideoan.  

Gehienez ere bi minutuko bideoa izan behar da; bertan, Kuadrillako dendetan erosteko arrazoi bat azaldu behar dute egileek, eta herrietako denda txikien egunerokoa erakutsi beharko dute. Hala, nahi izanez gero, inguruko dendak agertzen diren argazki edota erreportajeak ager daitezke ikus-entzunezkoan. Urte amaiera arte izango da bideoa aurkezteko aukera, Agurainen Lautada Bizirik elkarteak duen helbidera bidalita, –Langarika pasealekua, 4–.

Bideo originalena eta sormen lan bereziena egiten duenari saria emango diote. Tablet bat izango du opari eta merkataritza elkartearen sare sozialetan ikusi ahal izango da lan hori; gainera, Agurainen emango dituzten pelikulen aurretik ere eskainiko dute kontsumoaren inguruko bideoa. Lehiaketaren inguruko argibide guztiak, halaber, elkartearen webgunean eta Facebook eta Instagram kontuetan ere jarraitu daitezke.

 "Gure helburua da izan daitezkeen bezero posibleak erakartzea, eta bertako zerbitzuek kalitate eta barietate handia eskaintzen dutela ikusaraztea; ezinbesteko zerbitzua eskaintzen dute denda hauek", azaldu dute elkarteko kideek.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Kanal hauetan artxibatua: Tokian tokiko ekonomia  |  Araba

Tokian tokiko ekonomia kanaletik interesatuko zaizu...
Belaguako aterpea, mendizaleentzako zubi berriz ere

Pirinioetako Lan Batzordeak argi berdea eman dio 2004tik itxita dagoen Erronkariko aterpe mitikoa berreskuratzeari. Nafarroa eta Biarnoa mendizaleentzat lotuko dituzte Belarouat proiektuarekin.


2017-08-28 | Hiru Damatxo
Nola esplikatu izebari zer den Ekonomia Sozial Eraldatzailea?
MULTIMEDIA - erreportajea

KoopFabrikako ikasleek badakite nola. Hori eta gauza interesgarri gehiago kontatzen dituzte bideo honetan.


2017-04-03 | Erran .eus
Euriari aurre eginez esne sektorearen defentsan ehundaka lagun bildu ziren Elizondon

Landa eremu bizien eta nekazaritza iraunkorraren bidean, esne sektorea ere bizirik behar dugu goiburupean manifestazioa egin zen larunbatean Elizondon, Baztan-Bidasoaldeko hainbat sindikatu, gizarte eragile, elkarte eta erakundek deituta.


2016-10-02 | Andoni Mujika
Euskal ekonomia

Aspalditxoan, hainbat eragile dabil beste ekonomia baten beharraz hitz egiten. Arizmendiarrieta Kristau Fundaziokoak ere buru-belarri sumatzen ditut zeregin horretan. “Kooperazioaren ekonomiaz” dihardute eurak eta, beraiei irakurrita eta entzunda, horretaz idazteko gogoa piztu zait.

Ekonomia proposamen honen ezaugarriak ez dira berriak, lankidetzaren esperientzietan aurkituko ditugu han eta hemen. Beraiek bereizgarri hauen sintesi erabilgarri bat egin dute. Nagusiki, enpresa... [+]


2016-07-10 | Aitor Kaltzakorta
Itsasoa eskutik eskura

Itsasoa gobernatzea ezinezkoa izaki, itsasoan norbera nola gobernatu asmatzean jarri dute adimena ozeanoari begira sortu, hazi eta bizi diren herriek. Berdin egin dute Hondarribiak eta euskal itsas ondoko beste herriek. Ongi joan zaie gainera, eta mende luzez ontzigintzan trebatu ziren puntako ekoizle bihurtzeraino. Etorkizuna, baina, itsasoa bezala, laino dago.


Sortu, iraun, aldatu

Eraldaketa sozialaren inguruko eztabaida bero-bero dago Ipar Euskal Herrian eta Frantziako Estatuan oro har. Hitzen gibeleko esanahia zein da? Dena ez da eraldatzaile, dena ez da sozial. Gurean kooperatibek izandako bilakaerari errepasoa egin dio Xabier Itzainak Lanki ikertegiaren Kooperatibagintza Topaketetan. Bere ustetan, gizarte ekonomia indartzen ari den fase berri batean sarturik dago.


2016-05-05 | Urumeako Kronika
Goizuetan herri-kooperatiba sortuko dute gasolindegia izateko

Kooperatiba sortzeko batzarra, maiatzaren 28an izanen da. 90 euroko ekarpena eginen du bazkide bakoitzak, eta izan nahi dutenek, batzar eratzailera azaldu beharko dute.


2016-04-07 | Erran .eus
'Zer jan, halako Baztan' ekimena aurkeztu dute

Bertako jatekoei buruz kontzientzia piztu eta tokiko ekonomia indartzeko egitasmoa abiarazi du Baztango Udalak.


Ekhi txanponaren aplikazio elektronikoa jarri dute martxan

Aplikazioaren bidez, bazkide diren saltokietan Ekhi txanpon elektronikoa erabiltzen hasiko dira. Txanponak ondo funtzionatzen duela ziurtatu nahi dute lehenengo, eta hilabete inguruko proba egingo dute Bilbo Zaharreko eta inguruko hamabi dendatan.


Hartu eta eman: Errigoraren udazkeneko kanpaina abian da

Errigora herri ekimenaren Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina martxan da. Nafarroa hegoaldeko produktuen saskia eskuratzeko eskaria azaroaren 8a baino lehen egin behar da.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude