Gerraren kontrako kanta batek musikari euskaldun, kataluniar, galiziar eta espainiarrak elkartu ditu

  • “Gerrari deu ere ez!” proiektu musikala aste honetan sareratu dute. Julene Maia musikari bilbotarraren eta Josep M. Porté kataluniarraren egitasmoak gerraren aurkako kontzientzia piztea du helburu.

ARGIA @argia
2018ko urtarrilaren 12a
"Gerrari, deus ere ez!" bideoko momentu bat. Erdian abesten ari da Julene Maia musikari bilbotarra.

Horretarako Gerrari deus ere ez! kanta sareratu dute, jatorriz Julene Maiak euskaraz sortua eta lau hizkuntzatan –euskara, katalana, galiziera eta gaztelania– grabatu dena. Bideoklip bat ere grabatu dute, behean ikus daitekeena.

Guztira zortzi ahotsek parte hartu dute abestian bikoteka. Espainiako Estatuko hizkuntza eta kulturak kausa beraren alde elkartzeko helburua adierazi dute proiektuaren sustatzaileek: bakea eta indarkeria eza aldarrikatzea, biolentziaren “manifestazio posible oro gaitzesteko”.

Kantuaren egileek azaldu dutenez, “gure eguneroko bizitzetako egoera eta harreman moduetako edozein oldarkeria zentzu salatzeko” egin dute abestia; baita armak erabiltzen diren gerrak salatzeko ere. Sortzaileek aldarrikatu nahi dute mundua oso desberdina izango litzatekeela irudimena “gure bizitzak edertzeko eta elikatzeko gauzak sortzeko” aprobetxatuko bagenu.

Kanal hauetan artxibatua: Musika  |  Gerra

Musika kanaletik interesatuko zaizu...
Gabi de la Maza
"Euskal musikaren arkeologiak asko motibatzen nau"

Interneteko ARGIA Saria jasoa da aurten Gabi de la Mazaren txantxangorria.eus ataria. Gaurgero 2.300 kanta euskarazkoak dira karaokean eta, inondik ere, harrera ezin hobea du. Bestalde, Youtuben daukan kanala euskarazko bisitatuena izan zen iaz.


2018-04-29 | Iker Barandiaran
Furia eta desio guztiak batean

Ez naiz bakarlarien zale amorratua, salbuespen gutxirekin, jakina. Ez da erraza pertsona bakarrak neu hunkitu edo dardaraztea. Bada, ez-dakit-zergatik, izenagatik agian, banuen jakin-mina Eneritz Furyak entzuteko, eta inolako erreferentziarik gabe diskoa erosi nuen Musikazuzenean-en postuan. Eta ia ohartu gabe harrapatu naute diziplina gutxiko ume bihurri horren ahots eta jokoek. Eneritz ez da umea, jakina, eta aske badihardu ere, atzean lan handia dago, minimalista dirudiena, baina DIY edo Zuk... [+]


2018-04-25 | ARGIA
Chocolate Remixen reggaetoi lesbo-feminista iritsiko da Zarautzera ostiral honetan

Apirilaren 27an, ostirala, Chocolate Remix artista argentinarrak kontzertua emango du Zarauzko Putzuzulo gaztetxean, gaueko 21:30ean. Kontzertua Zarauzko LGTBIQ+ sareak antolatu du.


No callarem

“Isiltzen denak, zorionik ez du” esan genuen ARGIAn Mozal Legearen aurkako auzia irabazi genuenean. Ordutik adierazpen askatasunaren aurkako gurutzada azkartu baino ez da egin.


2018-04-22 | Lander Arretxea
Maria Arnal
"Diskurtso baten bidez azaldu ezin dena komunikatzeko balio du musikak"

Gezurra badirudi ere, ez dira urte asko itzultzaile lana utzi eta kantatzen ikastea erabaki zuela. Marcel Bagés eta bere gitarra lagun, 45 cerebros y un corazón LP txalotu bezain saritua kaleratu zuen iaz. Bira etengabean ari dira geroztik. Leioan eskaini duten kontzertuaren aurretik elkartu gara solasaldirako.


Jauzi elektrikoa

Mikel Urakenen aurreko diskoa –Neguaren ostean, 2015– oso ona da. Berak bakarrik grabatu zuen, bere ahotsarekin eta gitarrarekin. Baina lan berria modu berean egin baino, beste bi lagunekin auzolanean egitea erabaki du eta beste modu batean. Horrela, David Tobal bateria jotzailearekin eta Gorka Pardo baxu jotzailearekin –Sisha Pagma eta Hauts taldeetan aritutakoak dira, hurrenez hurren– erronkari aurre egin dio, eta asmatu egin du, ederra baita lanaren emaitza,... [+]


2018-04-22 | Andrea Zubozki
Oroitzapenen xerka

Lor Roar taldeak Miarritzen urrian eman zuen kontzertuaren kronika. Atabal aretoak Ozeanoaren Museoan antolatua.


Anakrusa 02: Eneritz Furyak
MULTIMEDIA - Blai, gazteon telebista

Azken taldekidea, nagusia, hainbeste kontaktu dituen laguna, kudeatzaile xume bat, aholkularia, zure ordez zikinduko dena, arrakastaren bermea, produktu bilakatuko zaituena, zaindaria, gizonezkoa, noski... Gaurkoan Eneritz Furyak eta Julen Idigoras gonbidatu ditugu haien ibilbideetan managerraren ogibideari buruz ikasi dutena elkarbanatu dezaten.


Negu Gorriak taldea omenduko du Irungo Lakaxitak larunbat honetako Jaion! festan

Irungo Lakaxita gaztetxeak Negu Gorriak taldea omenduko du larunbat honetan ospatuko duen Jaion! festan. Urdanibia plazatik –alegia, Moskutik– abiatuko da festa eta hiria gurutzatuko du “Fight D Power_Kamioi System” kamioi musikalarekin.


2018-04-15 | Reyes Ilintxeta
Lluís Llach, erretiratua setio-egoeran
"Espainiako Estatuak bi beso armatu ditu: juridikoa eta komunikatiboa"

Lluís Llach eta Jaume Roures produktorea Iruñera etorri ziren martxoaren bukaeran 76ko martxoaren 3ko Gasteizko gertakari latzak erakusten dituen La revolta permanent filma aurkeztera. Sanfermines 78 Gogoan ekimenak gonbidatuta heldu ziren Inpunitatearen aurkako irudiak zinema zikloan parte hartzera. Inpunitateaz, abestien indarraz, etengabeko matxinadez eta Kataluniako egoeraz mintzatu ginen L’Estaca-ren sortzailearekin.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude