argia.eus
INPRIMATU
Gerraren aurkako eta euskal errepublikaren aldeko aldarria Bardeetan
  • "NATOtik eta gerratik ateratzeko modu bakarra euskal errepublika da", aldarrikatu du Ehun mugimenduak larunbatean Bardeetako tiro poligonoan egindako ekintzan.

ARGIA @argia 2023ko martxoaren 06a

Mugimenduak salatu duenez, NATOri ezezkoa eman eta 37 urtera, euskal herritarron hitza ez dute errespetatu eta ez dute errespetatuko. “Hori gutxi ez eta Espainiaren eta Frantziaren bitartez Europaren bihotzean egiten ari den gerra berri batean sartu gaitu”, deitoratu du Ehun-ek.

Egoera horren aurrean “aukerarik zentzuzkoena” euskal errepublika dela adierazi du: “NATOtik ateratzeko, mundu guztiarekin errespetuzko harremanak izateko eta, azken finean, bizitza duinak izateko”.

“Espainia eta Frantziarengandik ez dugu ezer espero, horregatik, kasu honetan ere argi dugu aldebakarrez jokatu behar dela”, gaineratu du kolektiboak. “Bide horretan, gu hasi gara, NATOko hiltzaileak gure herritik bidaltzeko xedez, Bardeetako poligono militarreko lurrak euskal errepublikaren izenean desjabetzen”.