Gerraosteko Kosovoz eta gerra-kazetaritzaz

  •  

    Jatorriz kosovotarra den eta Bartzelonan bizi den Gani Jakupi kazetaria da, eta argazkilaria. Baina ilustratzailea ere bada, eta marrazkilaria eta argazkilaria. Eta esperientzia eta jakituria horiek guztiak biltzen ditu liburu honetan. Komikia esan behar nuen, baina ez da komiki hutsa.


2013ko urtarrilaren 25an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
La dernière image komikiaren azala

Liburuak 2 zati ditu. Gerraosteko Kosovori buruzko erreportaia egin behar duen Jakupiri berari buruzko nobela grafikoa, batetik. Eta gerra-kazetaritzari buruzko hausnarketa-erreportaia, bestetik.

Lehen binetatik, egoeraren lazgarria eta itogarria nabarituko dugu, egileak, kolore arre hori-marroixkak bakarrik baitarabiltza. Orrietan barneratu ahala, koloreen konbinaketa mugatu honek erre egingo du giroa, kirastu egingo ditu marrazkiak eta gorrotoz kutsatu marrazkietako Kosovoko airea.

Gerra piztu zenez geroztik, egileak ezin izan du gurasoekin harremanetan jarri. Horrexek piztu du Espainiako aldizkari baten interesa eta Jakupiren bidaia ordaintzeko prest agertu da, gurasoen bilaketaren kontaketa esklusibitatez jasotzearen truke. Azkenean, ordea, erreportajea izan behar zuen hura, nobela grafiko bilakatuko da.

Jakupi, ordea, ez da bakarrik abiatuko, beste gerra-kazetari batek lagunduko du: Domingo, berak kritikatu nahi dituen jarrera guztiak pertsonifikatuko dituen kazetaria. Jakupirekin batera egingo dugun bidaian, Kosovoko gerraren ankerkeriaren alderdi guztiak azalduko zaizkigu: izen-deiturekin identifikaturiko borrero eta biktimak, mendeku gosea, hilketak, garbiketa etnikoa, komunikabideek jokatzen duten papera…  Kale kantoietan, herri erdi hustuetan, hobi komunetan edo hoteletako hall-etan, izugarrikeriekin batera, protagonisten hitzak eta egilearen hausnarketak jasoko ditugu, deseroso sentitzeraino: “Niri etxea erre zidaten”; “Hori ez da ezer; niri familia barruan zegoela erre zidaten etxea!

Komiki honen irakurketa ez da samurra; eta horixe da bere helburua, kontzientziak astintzea: “Publikoak drama nahi duenean, bost axola zaio miseria”. Eta “gerrako paparazzi”en lan egiteko modua salatzea: “Onartezina da jendea posatzen jartzea informazio-argazkietan. Are gutxiago, gerra batean. Pertsonek kezkatu behar gaituzte, ez konposizioak!”.

Liburuaren azken zatian, gerrako kazetaritzari eta argazkilaritzari buruzko hausnarketa egiten du egileak. Eskarmentuak, erreportarien posizio zailaz jabetzera eraman du, lekuko diren errealitatearen eta informazioa transmititu behar duten hedabideen artean. Eta behin eta berriz errepikatzen den dilema eta kezka kazetariek eta argazkilariek subjektuarekiko hartu behar duten distantziaren inguruan. Erreflexio horiekin batera, sei gerra-argazkilari elkarrizketatzen ditu: Santiago Lyon, Ron Haviv, Javier Bauluz, Sandra Balsells, Hazir Reka eta Christophe Chatelot. Irakurri dizkiegun esaldien artean, honako hauek:

  • Irakurlearenagana, garunetik, begietatik, bihotzetik edo sabeletik iritsi zaitezke. Kazetariak erabaki behar du zein bide izango den eraginkorrena.

  • Kazetariak, egiaren -eta ez ideologia baten- zerbitzuko behar du izan. Notarioek bezala egin behar du lan.

  • Dokumentazio-argazkilaritzak bere etika babestu behar du, teknologiak eskaintzen dituen aukeren aurrean, bere fidagarritasuna mantendu nahi badu.

Irakurri ondoren ere, zer pentsa emango dizun komikia.

Oharra: Kike Amonarrizen Algara edo ez gara blogean argitaratutako artikulua.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Komikiak
2023-12-15 | ARGIA
'Ño' komikiaz solasaldia, gaur Bilboko La Sinsorga kulturgunean

Ño komikiaren testuen egile Miren Artetxe eta Eli Pagola, eta Maitane Gartziandia ilustratzailea Bilboko La Sinsorga kulturgune feministan (Askao Kalea, 9) izango dira gaur, arratsaldeko 19:00etan, haien lanaz hitz egiteko.


Euskarazko komikien HernaniKomik II. azoka

Azaroaren 17an eta 18an izango da, ostiralez eta larunbatez, Hernaniko Atsegindegi plazan


Mikroa eskuan eta irribarrea ezpainetan

Ño!
 

Testuak: Eli Pagola eta Miren Artetxe
Ilustrazioak: Maitane Gartziandia
Argia, 2023

------------------------------------------------------

Komikia hasi aurretik eta amaitu ondoren bai azal eta kontrazalean, bai tapa eta barruko tapetan informazio... [+]


2023-09-27 | ARGIA
‘Ño!’ komikiaren erakusketa inauguratuko dute ostegunean Hernanin

Maitane Gartziandia, Eli Pagola eta Miren Artetxe egileek komikiaren lan prozesua eta mamia azalduko dituzte Kulturarteko Plaza Feministan irailaren 28an, komikiaren marrazki originalez lagunduta. Urriaren 5ean Iruñeko Laban aurkeztuko dute beren lana egileek.


Eguneraketa berriak daude