Gerrak ondare tragikoa utziko du Azawaden

  • Azawadeko aire-erasoetan, gehienetan, zibilak hiltzen dira, nahiz eta jomuga matxinoak izan. Hori adierazi du Gonzalo Wancha RT komunikabideko berriemaileak. Gerraren beste ikuspuntu bat erakusten duten artikuluak gero eta gehiago topa daitezke sarean.


2013ko otsailaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Bonbardaketa batek suntsitutako etxeak Azawaden. (Argazkia: noticiassin.com)

François Hollande Frantziako presidentea garaile agertu da azken egunotan, baina kazetariaren ustez ordaina handia da. Konna herriak jasan dituen erasoaldietan, esaterako, frantziar hegazkinek bi matxino eta 14 zibil hil dituzte. Testigantzak bertakoen samina eta ezintasunaren erakusle dira. “Ez nintzen etxean bonbardaketa hasi zenean, baina erasopean zela konturatu nintzen. Nire familia eta sostengua, nuen guztia, izorratu dute.” Idrís Meiga herritarrak RTri egindako adierazpenak dira.

Wanchak  halako kontakizun tragiko gehiago jaso ditu. Haren esanetan, herritarrek diote gerra krimenak Genevako Hitzarmenpean epaitu behar direla eta militarren garaipen aldarrikapenek ez dituztela zibilak limurtzen. Frantziar esku-hartzeak luze jotzen ez badu ere, “ondorioek bertakoen bizitzan eragingo dute betirako.”

Bestalde, Frantzia eta Maliko gobernuak kritikatuak izaten ari dira atxilotuekin duten portaerarengatik. Aurreko batean atzemandako ustezko hiru jihadistek torturak salatu zituzten. Human Rights Watch erakundearen txosten baten arabera, Maliko armadak, gutxienez, beste ustezko 13 islamista exekutatu ditu eta “indarrez desagerrarazi” beste bost Konna eta Sevaré herrietan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azawad
Malik eta tuaregek presoak trukatu dituzte bake elkarrizketen aurretik

Maliko gobernuak eta Azawadeko tuaregek presoak trukatu dituzte bake elkarrizketen bezperan, borondate oneko keinu gisa.


Maliko Gobernuak guda deklaratu die berriz ere errebelde tuaregei, Frantziaren laguntzarekin

Gutxienez zortzi hildako izan dira Maliko armada eta gehienbat tuaregek osatzen duten MNLAren arteko borroketan, Kidal izeneko herrian (ikusi mapan non dagoen). Maliko Lehen Ministroak Azawadera egindako bisita batek lehertu du aurretik ere bero zegoen gatazka. Iturri... [+]


2013-04-10 | Martin Vicioso
Frantziako armada Malitik ateratzen hasi da

Frantziako Gobernua Malin destinatutako soldaduak etxeratzen hasi da. François Hollande presidenteak esandakoa bete du, tropak apirilean herrialdea uzten hasiko zirela adierazi baitzuen. Ehun batek jada utzi du Mali, eta uztaila bitartean besteak etxeratuko dira. Hala... [+]


2013-02-21 | Jon Torner Zabala
Malin eta Azawaden okerrena etortzeko dago

Azawad hartzea parterik errazena zen. Orain, Maliko estatuak, gerrillarien erasoei, ‘Tuaregen arazoari’ eta zatitutako gobernua izateak sortzen dituen eragozpenei egin beharko die aurre, Imad Mesdoua analista politikoak The Guardian-en idatzi duen moduan.


Eguneraketa berriak daude