Gerra zibileko grafitiak: errepublikarren lekuko isilak Zigoitiko gotorlekuetan

  • EHUko arkeologoak 1937an Zigoitia eta Legutio artean eraikitako gotorlekuak ikertzen ari dira. Besteak beste, errepublikarrek egindako grafitiak kontserbatzen ditu inguruneak oroimenerako.

Arabako Alea @ArabakoALEA
2017ko maiatzaren 04a

Zigoitia aldean Espainiako gerran eraikitako bi gotorleku errepublikano  induskatzen dabiltza egunotan EHUko arkeologoak. Asteartean hasi ziren Legutioko Ollerieta auzo eta Zigoitiko Etxaguen herrien artean dagoen Ketura izeneko ingurunean lan egiten, eta aurreikuspenen arabera, hilaren 14ra arte luzatuko dira lanak.

Porlanaz eraikitako bi gotorleku karratu dira Josu Santamariak eta Xurxo Ayanek gidatutako zortzi ikerlarien taldea aztertzen dabiltzanak; garai hartako grafitiak kontserbatzen dituzte bi forteek. Besteak beste, eraikinen eraikitze data (1937ko martxoaren 10a), bertan aterpe hartu zuen destakamentu militarraren izena (Batallon Madrid)  eta Pablo Mendieta edo Fidel Fernandez bezalako izen propioak agertzen dira. Mailua eta igitaia komunista ere ikusgai daude, Francoren erregimenak hamarkada luzez isilpean mantendu bazituen ere.

Esan bezala, ikertaldeak defentsa sistema historiko horren lan integrala egingo du egunotan, gerra-posizio horien analisia eta dokumentazioa osatuz. Horrez gain, beharrezkoak diren sendotze eta egokitze-lanak egingo dira, publikoki bisitagarriak izan daitezen.

 

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Kanal hauetan artxibatua: Oroimen historikoa  |  1936ko gerra  |  Zigoitia

Oroimen historikoa kanaletik interesatuko zaizu...
"Estrasburgoraino heltzeko asmoa dugu, urratsez urrats"

Frankismoaren krimenen kontra Arrasateko eta Elgetako Udalek aurkeztutako kereilak bertan behera utzi ditu epaileak, hasieran Elgetakoak aurrera egin bazuen ere. "Kolpe latza" da biktimen eskubideendako.


2018-01-09 | ARGIA
Frankismoaren krimenen aurkako euskal plataformaren eta Elgetako Udalaren agiria

Pasa den 2017ko azaroaren 14an publikoki zoriontzen ginen, baita zoriondu ere Bergarako 4. Epaitegia, Elgetako Udalak hartu zuen erabaki ausartagatik, non 1936tik aurrera frankismoak udalerrian eragindako krimen guztiengatik aurkeztu zuen Kereila onartua izan zen.


2018-01-09 | Andoni Mikelarena
Frankismoko krimenak ikertzeko Elgetako Udalaren kereila atzera bota du Jacobo Calzon epaileak

Hasiera batean, Elgetako Udalak jarritako kereila bere egin zuen Bergarako laugarren epaitegiko ordezko epaileak, orain ordea, atzera bota dute erabaki hura.


2017-12-28 | Arabako Alea
'Euzkadi'-k merezi zuen, Urduņako gerra frontean

Euzkadi egunkariko alea eta balizko iheslari errepublikar arabar baten txanpona aurkitu dituzte Amurrio eta Urduña arteko San Pedro mendiko Gerra Zibilari buruzko indusketa arkeologikoetan.


Pintaketa faxistak egin dituzte beste behin ere Ezkabako gotorlekuan

Errepublikako presoak oroitzeko egindako mural baten gainean azaldu dira margoketa faxistak, Gora Espainia eta Puta ETA leloekin. Ez da Ezkaban egindako lehen erasoa: 2015ean svastika bat margotu zuten oroitarri batean.


Gerretako ikusezinak

Gerra osteko unerik gogorrenetan ere, estraperloan edo merkatuan emakumeek erakutsi zuten adorea ikaragarria da, triskantzari aurre egin zioten “makina bat arrasta eginda”. Eta triskantzari aurre egiten segitzen dute belaunaldiz belaunaldi, transmisioaren txirikordari esker.


2017-12-15 | Mikel Mendizabal
Trabajadoriak
MULTIMEDIA - dokumentala

Espainiako 1936ko altxamentuak 1939an garaipena lortu zuen. Preso ugari sartu zituzten konzentrazio eremuetan eta kartzeletan. Hauetako asko “Batallon de trabajadores” delakoetara bidali zituzten haien zigorrak betetzeko.

Errepublikaren alde borrokatu ziren preso gehienek esklabo bilakatu zuten. Francok zigorrak eta heriotz mehatxuak erabili zituen eta gatibu lan merkearen bitartez, berak eragindako hondamendiak konpondu,  armadak behar zituen azpiegiturak eraiki eta... [+]


2017-12-05 | ARGIA
Abenduaren 8an omenaldia egingo diote Aitor Zabaletari, bere hilketaren 19. urteurrenean

Realeko jarraitzaile Aitor Zabaleta labankadaz hil zutela 19 urte beteko diren egunean, omenaldia deitu du Sare Antifaxistak. 13:00etan izango da Donostiako Boulevardean.


2017-12-04 | ARGIA
Maravillas izena jarri diote Iruņeko Alde Zaharreko gaztetxeari

Maravillas Lambertoren omenez, Iruñeko Alde Zaharreko gaztetxeari bere izena jarri diote. Larunbat eguerdian egin dute inaugurazio ekitaldia.


"Egin orea denontzat": Bastidako 1933ko iraultza anarkista argitara ekarri dute

Bigarren Errepublika garaian Arabako Errioxako herrian altxatutako libertarioen historia berreskuratu dute webgune baten bidez. 1933ko abenduaren 8an kalera irten ziren CEDAko eskuindar gobernuaren kontra: “Egin orea denontzat”, agindu zioten okinari.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude