Astearte goizean hasi dira Gerra Zibileko gorpu baten bila Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak, Lasaon (Gipuzkoa), Uresaundi baserriaren ondoan. Gerra Zibilekoak diren gurutze bat eta txapa bat aurkitu zituzten baserri inguruan. Baserritarraren testigatzen arabera Gerra Zibileko gudari edo soldadu batena izan daitezke txapa nahiz gurutzea.
Jabi Buces Aranzadiko historialariak azaldu duenez, aurkitutako txapak Jose Azpillaga izena darama eta izen horrekin fusilatutako inor ez dute identifikatuta Azpeitian. Hala ere, Bucesek azaldu du biktima Euskal Herriko beste txokoren batekoa izan daitekeela. Eguardira arte arituko dira bilaketa lanekin, ingurua aztertzen eta zulatzen.
2014ko maiatzean hasi zen Aranzadi 1936-1945 urteetan, Gerra Zibilean, Azpeitian gertatutakoa eta herritarrek garai hartan pairatutako sufrimendua ezagutzeko ikerketarekin. Urte bereko apirilean sinatu zuten Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Azpeitiko Udalak elkarlanerako hitzarmena, 1936-1945 urteetako udalerriko errealitatea ikertzea eta ezagutzeko.
2015eko martxoan, Azpeitian 1936-1945 epean errepresaliatutako 300 bat lagunen zerrenda plazaratu zuen Aranzadik.
Oharra: Albiste hau Uztarria.eus gunetik ekarria da Creative Commons lizentzia libreei esker.
Ángel Salas Larrazabal militar frankista urduñarrak gidatzen zuen hegazkinak bonbak bota zituen Otxandioko Andikona plazan zibilen aurka, 1936ko uztailaren 22an. Gutxienez 61 herritar hil ziren. Frankismoan hainbat kargu militar eta politiko izan zituen, eta 1991n... [+]
Irisarriko herrigunera sartu orduko, hantxe, etxe baten atarian, ikurrina eta estelada. Jokin Etxebarriaren bizitokia duzu. Gerrako ume izandakoa, hamaika ibilera –eta hamaika baino gehiago ere bai–, han eta hemen egindakoa. 92 urtek nahi beste bizitzeko aukera... [+]
Otsailaren 21ean Missak Manouchian eta Melinée Assadourian senar-emazte armeniarren gorpuzkiak Pariseko Panteoian sartuko dituzte ohore guztiekin. Poeta eta partisano komunista, Manouchianek ekintza ikusgarriak gidatu zituen Bigarren Mundu Gerran okupaturiko Frantzian,... [+]
1936ko Gerra amaitzear zela, Franco diktadoreak Pirinioetan milaka bunker eraikitzea agindu zuen. Mendian horiek ikusten aspaldi ohituak gaude, baina ez genekien defentsarako lerro erraldoi bat osatzen zutela, eta azken urteetan berreskuratzeko ekimenak jarri dira abian. Izan... [+]