Gerra Zibilean fusilatutakoen omenez plaka bat jarriko du Iruñeko Udalak hilerriko panteoian

  • Nafarroan Fusilatutako Senideen Elkarteak eskatu zuen plaka jartzea eta hala eginen du. Plaka horretan Iruñean eraildako 308 pertsonen izenak ageriko dira.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko otsailaren 20an - 08:56
Arg: (Euskalerria Irratia)

Iruñeko Udaleko Presidentzia Batzordeak plaka bat jartzea adostu du Gerra Zibilean Iruñean fusilatutako pertsonen gorpuzkiak dauden panteoian. Aipaturiko plaka horretan Iruñean eraildako 308 pertsonen izenak ageriko dira.

Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, fusilatuak izan eta identifikatuta dauden gorpuzkiak aipaturiko panteoian sartzea baimenduko du, beti ere, familiak hala eskatzen duen edo seniderik ez duten biktimen kasuan.

Beraz, Nafarroan Fusilatutako Senideen Elkarteak eskatu zuen plaka jartzea, eta 16.000 euro inguruko kostua izango du.

Albiste hau Euskalerria Irratiaren webgunean argitaratu da eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fusilatuen bila
1936ko Gipuzkoako krimenen arduradunak publikoki adierazi zuen "gupidarik gabe fusilatu" behar zela

1936ko udazkenean Hernanin eta Oiartzunen frankistek egindako zientoka hilketen arduradun nagusiena izan zen Ramiro Llamas komandante eta epailea. Hilabete gutxira jendaurrean publikoki adierazi zuen fusilatze horien inguruan pentsatzen zuena; diskurtso beldurgarri hori oso... [+]


1936an desagerrarazitako Felix Goyaren monolitoari eraso egin diote Eulaten

Oraindik ere 36ko Gerraren memoriak sarri jasotzen ditu haginkadak orduko borreroen oinordekoen aldetik. Azken horietako bat Eulateko Felix Goyaren monolitoak jasandakoa da. 1936an atxilotu eta hil zuten frankistek 51 urterekin, eta oraintsu hiltzaileen ondorengoek berriz egin... [+]


Kondor Legioak Munitibarren 1937an egindako bonbardaketari buruzko liburua argitaratu dute

Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteak eman du argitara Munitibar 1937/04/26: Aire-eraso baten kronika liburua eta igandean aurkeztuko dute jendaurrean. 1937ko apirilaren 26an Kondor Legioak Munitibarren aterpetuta zeuden herritarrei eraso egin zien. Egun bereko arratsaldean, Gernikan... [+]


2023-02-09 | ARGIA
1937an Bilboren defentsan hildako sei gudariren eta milizianoren gorpuzkiak itzuliko dizkiete senideei

Genetikoki identifikatu ondoren, Eusko Jaurlaritzak 1937ko udaberrian hildako sei errepublikarren gorpuzkiak itzuliko dizkie beren senideei, Bilboko Gogora institutuaren egoitzan larunbatean egingo duten ekitaldian.


1936ko Hernaniko fusilatzeak
“Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria”

Larunbatean Hernaniko Udalak beharrezkoa den oroimen ekitaldia egingo du herriko hilerrian 1936an frankistek hildako 200 lagunak gogoratzeko. Baina zeintzuk izan ziren krimen horien arduradunak? Zeinek sustatu eta agindu zituen fusilatzeak? Komeni da izen horiek ere ez ahaztea.


Eguneraketa berriak daude