Hasier Etxeberria, idazle eta kazetaria: "Artefaktu publizitario perfektua da gaur Gernika. Baina, ekartzekotan, Gernikan behar luke, zalantzarik gabe. Eta Guggenheimen baino lehen, Iruñea, Donostia, Bilbo edo Gasteizko museo nagusietako batean. Guggenheim, ez dezagun ahaztu, urte batzuetarako erosi zen kontzesio bat da".
Pedro Manterola, Oteiza Museoko zuzendaria: "Eusko Jaurlaritzak eta bere ordezkariek, Uzelai eta Tellaetxek, Euskadiko Pabiloiaren komisarioek, ez zuten koadroa nahi (...) Badirudi Uzelaik Picassoren koadroa Artetaren baten trukean aldatu nahi zuela. Beraz, koadroa erreklamatzeak, zuzenbidearen araberako eskakizuna den neurrian, ez du zentzurik".
Ismael Manterola, arte kritikaria: "Gernika Euskal Herrira ekarri behar badlin badute, pentsatu behar da ondo zertara ekarri behar duten (...) behar bezala mugitzeko arazo teknikorik ez dagoela iruditzen zait. Baldintza oso onak daude gaur egun artelanak garraiatzeko".
(2006/08/06)