Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenean, EAJk mozioa aurkeztu du senatuan Gernikako herriaren “mina ulertu”, eta Espainiako Gobernuari eskatzeko “barkamen aitortza bidegabeki sortutako sufrimenduagatik”. PPk, ordea, kontra bozkatu du, eta mozioak ez du aurrera egin.
PPko bozeramaile Iñaki Oyarzabalek “bandoen dialektikara” itzultzea gaitzetsi, eta “etorkizunera begiratzeko” eskatu du. Kontrara, proposatu du Gernikako biktimek jasandako “izu eta eraso ikaragarria” oroitzea; hala, gobernu frankistak izan zuen erantzukizuna ezabatuko litzateke testutik. Baina EAJk ez du onartu proposamen hori. Hala ere, eta El Mundoren arabera, Jokin Bildarratz EAJko senatariak esan du bera ez dela sentitzen inongo bandoren ondorengo, baizik eta demokraziarena, eta herritarrek eskubidea dutela bandoez gehiago ez hitzegiteko.
Beste talde politiko gehienak ados azaldu dira testuarekin, baina zenbait aldaketa txertatu dizkiote EAJren onespenarekin. PSOE, ERC, Compromís eta Unidos Podemosek eskatu dute gobernu frankistak, Gernikakoa ez ezik, zibilen kontrako aireko bonbardaketa ororen erantzukizuna aitortzea. PDeCatek, berriz, Bartzelona eta Katalunian egindako bereizi gabeko bonbardaketak oroitu ditu. Ciudadanos eta UPN abstenitu egin dira.
Gernikako bonbardaketatik harago, Alemanian apenas daukate Kondor Legioak 1936ko Gerran herritarrak sarraskitzen izandako parte hartzearen berri. Carmela Negrete kazetariak kontatu du oroimen falta hori Contexto aldizkarian. Halako zorrak kitatu gabe, nola saihestuko dugu gaur... [+]
Gernikan 1937ko bonbardaketa gogoratzeko ekitaldiak egin dituzte, eta ika-mika sortu da Espainiako Gobernuko Bolaños ministroak egindako adierazpenen ondotik: "Ohore bat da hemen egotea, bonbardaketarekin eraso zuten Errepublikako Gobernu legitimoa... [+]
Sarraskiaren urteurrenaren bezperan, apirilaren 25ean, Igor Meltxor kazetariak 'Cabacas' liburua aurkeztuko du Astran. Elai Txiki aretoan, bestalde, Iñaki Berazadi kazetariak hautatu dituen Gerra Zibileko irudien erakusketa ikusgai dago.