argia.eus
INPRIMATU
Gernikako Herri Mugimendua eta Astra proiektua eraso dituzte
  • Asteazken gauean lapurreta egin dute Astran, eta herri mugimenduen erabilerarako bertan gordetzen ziren hainbat baliabide lapurtu dituzte.

ARGIA @argia 2018ko ekainaren 08a
(Argazkia: Lu Surroca)

Ordenagailu, fotokopiagailu, proiektore, musika-ekipo eta antzerako baliabideak eraman dituzte. Herri Mugimenduko zein Astrako kideak oraindik datuak eta informazioa biltzen dabiltzan arren, 6.000 eurotik gorako lapurreta dela kalkulatzen dute.

Gertakariaren harira, ostiralean, ekainak 8, prentsaurrekoa deitu dute 19:00etan, Astra aurrean. Bertan, erasoari erantzuna eman eta egoera baloratuko da. Babesa adieraztera bertaratzeko deia egin diete herritarrei.