Gernikako bonbardaketari eta Gurs-eko esparruari buruzko liburuak


2007ko ekainaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:01

Josu Chueca historialari nafarrak Gurs. El campo de los vascos liburua aurkeztu zuen atzo (4) Iruñeko Liburu Azokan. Txalaparta argitaletxearekin argitaratutako liburu horrekin, ofizialki harrera-esparru gisa izendatutako baina errefuxiatu-esparru bihurtu zen Gurs-en euskaldunek bizi izan zituztenak gogorarazi nahi izan ditu Chuecak. 2.745 euskaldun inguruk "inauguratu" zuten Gurs-eko esparrua. Bestalde, Gernikazarra Historia Taldeak El Bombardeo de Gernika: Memoria gráfica liburua aurkeztu du Bilboko Liburu Azokan. 1937ko apirilaren 26an Gernikan gertatutakoa kontatzen du liburuak. 150 argazki ditu lan horrek eta argazki horiek dira, mapa eta kartelen erreprodukzioekin batera liburu horretako baliotsuenak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gernika 1937
Atzoko krimenak ahaztuta, gaurko gerrak nola saihestu?

Gernikako bonbardaketatik harago, Alemanian apenas daukate Kondor Legioak 1936ko Gerran herritarrak sarraskitzen izandako parte hartzearen berri. Carmela Negrete kazetariak kontatu du oroimen falta hori Contexto aldizkarian. Halako zorrak kitatu gabe, nola saihestuko dugu gaur... [+]


Kondor Legioaren krimenak, Alemanian (ere) ahaztuta

Gernikan 1937ko bonbardaketa gogoratzeko ekitaldiak egin dituzte, eta ika-mika sortu da Espainiako Gobernuko Bolaños ministroak egindako adierazpenen ondotik: "Ohore bat da hemen egotea, bonbardaketarekin eraso zuten Errepublikako Gobernu legitimoa... [+]


Gernikako bonbardaketak 86 urte
Egitarau alternatiboa bonbardaketaren harira, fokuetatik kanpo

Sarraskiaren urteurrenaren bezperan, apirilaren 25ean, Igor Meltxor kazetariak 'Cabacas' liburua aurkeztuko du Astran. Elai Txiki aretoan, bestalde, Iñaki Berazadi kazetariak hautatu dituen Gerra Zibileko irudien erakusketa ikusgai dago.


Eguneraketa berriak daude