Gernikako bonbardaketaren nazioarteko oihartzunaz arituko dira 75. urteurrenean

  • Gernika Gogoratuz, bakearen aldeko ikerketa zentroak, bonbardaketaren 75. urteurrenaren harira egingo dituzten hitzaldien programa aurkeztu zuen atzo. Apirilaren 24an eta 25ean, hainbat herrialdetatik etorritako adituak erasoak nazioartean izandako oihartzunaren inguruan hitz egingo dute Gernikan.


2012ko martxoaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Gernikako irudia, bonbardatua izan ondoren.

Konferentziaz gain, ekitaldi gehiago antolatu dituzte hurrengo egunetarako. Apirilaren 26tik 28ra Kultura eta Bakearen Nazioarteko Jardunaldiak egingo dira eta 27tik 30era Kontzientziadun Lekuen Europar Topaketa, historia eta memoriarekin lotutako hainbat museotako zuzendariak bilduko dituena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gernika 1937
Atzoko krimenak ahaztuta, gaurko gerrak nola saihestu?

Gernikako bonbardaketatik harago, Alemanian apenas daukate Kondor Legioak 1936ko Gerran herritarrak sarraskitzen izandako parte hartzearen berri. Carmela Negrete kazetariak kontatu du oroimen falta hori Contexto aldizkarian. Halako zorrak kitatu gabe, nola saihestuko dugu gaur... [+]


Kondor Legioaren krimenak, Alemanian (ere) ahaztuta

Gernikan 1937ko bonbardaketa gogoratzeko ekitaldiak egin dituzte, eta ika-mika sortu da Espainiako Gobernuko Bolaños ministroak egindako adierazpenen ondotik: "Ohore bat da hemen egotea, bonbardaketarekin eraso zuten Errepublikako Gobernu legitimoa... [+]


Gernikako bonbardaketak 86 urte
Egitarau alternatiboa bonbardaketaren harira, fokuetatik kanpo

Sarraskiaren urteurrenaren bezperan, apirilaren 25ean, Igor Meltxor kazetariak 'Cabacas' liburua aurkeztuko du Astran. Elai Txiki aretoan, bestalde, Iñaki Berazadi kazetariak hautatu dituen Gerra Zibileko irudien erakusketa ikusgai dago.


Eguneraketa berriak daude