Gernikako bonbardaketari buruzko 'Hemen gaude!' ikuskizuna estreinatuko dute

  • Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrenaren harira hainbat ekitaldi prestatu ditu Gernika 1937-2012 Batzordeak, horien artean Hemen Gaude! historiari begirada emango dion ikuskizuna estreinatuko dute larunbat honetan.


2012ko apirilaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Gernika 1937-2012 batzordearen afixa

Herri baten historiaren berri liburuetatik aparte kultur sormenetik ere jasotzen dela nabarmendu du Gotzon Barandiaran antzezlaneko ikus entzunezkoaren gidoilariak. "Euskal Herriak jasandako erasoen inguruan asko idatzi da eta kantatu da" adierazi du. Hori dela eta, literatur idatzi, poema eta kantuez baliatuz osatu dute antzerkia, zuzeneko musika eta literatura bilduko dituen ikuskizuna.

Gernika 1937-2012 Batzordeak Euskal herriaren izaera eta iraganari erreparatu nahi dio eta etorkizuna begira lan egiten hasteko hausnarketa bultzatu nahi du. Bonbardaketaren harira prestatutako egitaraua, gatazka politikoaren konponbiderako ekarpena izatea gura du Jabier Jauregizar batzordeko kideak.

Hemen urteurrenaren aurkezpen gisa egindako bideoa:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gernika 1937
Atzoko krimenak ahaztuta, gaurko gerrak nola saihestu?

Gernikako bonbardaketatik harago, Alemanian apenas daukate Kondor Legioak 1936ko Gerran herritarrak sarraskitzen izandako parte hartzearen berri. Carmela Negrete kazetariak kontatu du oroimen falta hori Contexto aldizkarian. Halako zorrak kitatu gabe, nola saihestuko dugu gaur... [+]


Kondor Legioaren krimenak, Alemanian (ere) ahaztuta

Gernikan 1937ko bonbardaketa gogoratzeko ekitaldiak egin dituzte, eta ika-mika sortu da Espainiako Gobernuko Bolaños ministroak egindako adierazpenen ondotik: "Ohore bat da hemen egotea, bonbardaketarekin eraso zuten Errepublikako Gobernu legitimoa... [+]


Gernikako bonbardaketak 86 urte
Egitarau alternatiboa bonbardaketaren harira, fokuetatik kanpo

Sarraskiaren urteurrenaren bezperan, apirilaren 25ean, Igor Meltxor kazetariak 'Cabacas' liburua aurkeztuko du Astran. Elai Txiki aretoan, bestalde, Iñaki Berazadi kazetariak hautatu dituen Gerra Zibileko irudien erakusketa ikusgai dago.


Eguneraketa berriak daude