Gernikako bonbardaketa herritarrek antzeztua, 74 urte betetzerakoan

  • Gernikako bonbardaketaren ondorengo orduak antzeztuko dituzte gaur gernikarrek, gertakaria jazo zenetik 74 urte betetzen direnean. Carlos Panerak zuzendu du iluntzeko 20:00etatik aurrera antzeztuko duten Gernika sutan ikuskizuna. 150 bat herritarrek hartuko dute parte eta Jon Lopategik, Xabier Amurizak, Onintza Enbeitak, Edorta Jimenezek zein Eneritz Artetxek idatzitako testuen bitartez azalduko dute 1937ko apirilaren 26 hartan bizitako egoera.


2011ko apirilaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26
Gernikako bonbardaketa gogora ekarriko duen herri antzerkiaren kartela.

Gaurkoa hurrengo urtean, bonbardaketaz 75 urte beteko direnean, emanen duten emanaldiaren abiapuntua besterik ez dela azaldu du antzezlanaren zuzendari Carlos Panerak. Era guztitako gernikarrak izanen dira aktoreak, eta gauza garrantzitsua da hori zuzendariarentzat: "beti kanpokoek hitz egiten dugu bonbardaketaz, urteurrenez, omenaldiez...". Elai-Alai dantza taldearen koreografia batekin abiatuko da antzezlana, eta Agirre lehendakariaren eta Mola jeneralaren hitzak ere nahasiko dira, testuinguru historikoaren berri emanez. Hortik aurrera, hainbat bertsolarik idatzitako testuak kantatuko dituzte herritarrek, bonbardaketaren egunean bizi izan ziren hainbat egoeren berri emateko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gernika 1937
Atzoko krimenak ahaztuta, gaurko gerrak nola saihestu?

Gernikako bonbardaketatik harago, Alemanian apenas daukate Kondor Legioak 1936ko Gerran herritarrak sarraskitzen izandako parte hartzearen berri. Carmela Negrete kazetariak kontatu du oroimen falta hori Contexto aldizkarian. Halako zorrak kitatu gabe, nola saihestuko dugu gaur... [+]


Kondor Legioaren krimenak, Alemanian (ere) ahaztuta

Gernikan 1937ko bonbardaketa gogoratzeko ekitaldiak egin dituzte, eta ika-mika sortu da Espainiako Gobernuko Bolaños ministroak egindako adierazpenen ondotik: "Ohore bat da hemen egotea, bonbardaketarekin eraso zuten Errepublikako Gobernu legitimoa... [+]


Gernikako bonbardaketak 86 urte
Egitarau alternatiboa bonbardaketaren harira, fokuetatik kanpo

Sarraskiaren urteurrenaren bezperan, apirilaren 25ean, Igor Meltxor kazetariak 'Cabacas' liburua aurkeztuko du Astran. Elai Txiki aretoan, bestalde, Iñaki Berazadi kazetariak hautatu dituen Gerra Zibileko irudien erakusketa ikusgai dago.


Eguneraketa berriak daude