argia.eus
INPRIMATU
Gernikako bonbardaketa gogoan Keixetaren margolanetan
  • Txiki Agirre Keixetaren Gernika, zerrenda amaitugabea izeneko erakusketa ikusgai dago Zumaiako Alondegian abuztuaren 12ra bitarte. Erakusketa honetan, 75 urteren ondoren aitortu gabe geratu diren biktima zibilak ohoratu nahi izan ditu Keixetak.

2012ko uztailaren 27a

Margolanei ez die izenik jarri, bakoitzaren gaia "oso argia" dela dio Keixetak. Hobi komunak, suteak, ihesaldiak, hegazkinen bonbardaketak eta Picassoren koadroaren erreferentziak ageri dira margolanetan besteak beste.

Margolanetan hildakoen eta erantzuleen izenak tartekatu ditu. "Argi gera dadin nortzuk izan ziren bonbardaketaren arduradunak" dio Keixetak.

Erakusketan osagarri fisikoak ere sartu ditu, esterako panpinak. Honekin, bonbardaketaren aurretik haurrak plazan jolasean zebiltzaneko unea gogorazi nahi izan du.

Albistea ETB1en: