argia.eus
INPRIMATU
Gernikako alkateak Otegiri Bakearen Saria emateagatik deklaratu behar izan du
  • Jose Maria Gorroño Gernikako epaitegian izan da Arnaldo Otegiri Bakearen eta Berradiskidetzearen Gernika Saria emateagatik, Jesus Egigurenekin batera. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskatu zuen bere agerraldia. "Elkarrekin esertzeko eta hitz egiteko egin zuten esfortzua" baloratu zutela dio, "hori baita Euskal Herrian bakea lortzeko egiazko bidea", adierazi du.

ARGIA @argia 2013ko irailaren 13a
GorroƱoren eskutik jaso zuten saria Otegi eta Egigurenen alabek.

Jesus Egiguren eta Arnaldo Otegi saritu zituzten joan den apirilean. Ekitaldian terrorismoaren justifikazio eta gorazarre zantzuak ikusten ditu Espainiako Audientzia Nazionalak. Salaketa Dignidad y Justicia elkarteak jarri zuen eta Santiago Pedraz epaileak inputatu du Gorroño.

Gorroño hainbat talderen babesarekin joan da epaitegira. Bertan izango dira EAko Pello Urizar zein Udalbiltzako presidente eta presidenteorde Mertxe Aizpurua eta Iratxe Lopez de Aberasturi. EH Bilduko legebiltzarkide Maribi Ugarteburu eta Aralarreko Bizkaiko koordinatzaile Jon Salaberria ere bertan izan dira.

Maria Egiguren eta Garazi Otegik jaso zuten saria beren aitek egindako lanaren aitorpen gisa.