'Gernika' tapiza Baionako Euskal Museoan dago ikusgai


2007ko apirilaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:01

Gernikako bonbardaketaren 70. urteurrenaren harira, Gernika, hazia, mundu osoko argia erakusketa antolatu dute Baionako eta Bilboko Euskal Museoek. Baionan uztailaren 1a arte egongo da eta ondoren Bilbon izango da ikusgai. Erakusketako elementu nagusia Gernika tapiza da. Rene eta Jacqueline Dürrbach bikoteak egin zuten Picassoren koadro ezagunaren tapiza 1976an. Picassoren oniritziarekin egin zuten. Erakusketako komisarioen esanetan, kopia bat baino tapiza obraren jarraipen bat da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gernika 1937
Atzoko krimenak ahaztuta, gaurko gerrak nola saihestu?

Gernikako bonbardaketatik harago, Alemanian apenas daukate Kondor Legioak 1936ko Gerran herritarrak sarraskitzen izandako parte hartzearen berri. Carmela Negrete kazetariak kontatu du oroimen falta hori Contexto aldizkarian. Halako zorrak kitatu gabe, nola saihestuko dugu gaur... [+]


Kondor Legioaren krimenak, Alemanian (ere) ahaztuta

Gernikan 1937ko bonbardaketa gogoratzeko ekitaldiak egin dituzte, eta ika-mika sortu da Espainiako Gobernuko Bolaños ministroak egindako adierazpenen ondotik: "Ohore bat da hemen egotea, bonbardaketarekin eraso zuten Errepublikako Gobernu legitimoa... [+]


Gernikako bonbardaketak 86 urte
Egitarau alternatiboa bonbardaketaren harira, fokuetatik kanpo

Sarraskiaren urteurrenaren bezperan, apirilaren 25ean, Igor Meltxor kazetariak 'Cabacas' liburua aurkeztuko du Astran. Elai Txiki aretoan, bestalde, Iñaki Berazadi kazetariak hautatu dituen Gerra Zibileko irudien erakusketa ikusgai dago.


Eguneraketa berriak daude