Gernika 1937-2012 elkarteko kideek modu “positiboan” aurkeztu dituzte bonbardaketaren aurtengo urteurreneko programazioa, “gatazka politikoaren behin betiko konponbidean ekarpena eginez”.
Gernika-Lumon apirilaren 19an hasi eta hilaren 26ra arte egingo dituzten ekitaldietan, herritarrek euren etorkizunaz erabakitzeko duten eskubidearen aldarria egingo dute Askatasuna, bakea… Autodeterminazioa lelopean. Orain dela 75 urte Bizkaiko herriaren gainetik hegan egin zuten hegazkinek “Euskal Herriaren ukazioa bermatzea zuten helburu”, eta gatazka politikoaren muinak oraindik irtenbide gabe jarraitzen dutela gogorarazi zuen kolektiboak.
Oroimena gogora ekartzeko unean, atzera begirako ekitaldiak egingo dira, baina baita etorkizunera begirakoak ere. Oreka horretan antolatu dute Hemen Gaude izeneko ekitaldia. “Suntsiketaren ostean ez zuten espero herriak berriro eraikiko genituenik, baina gaur autodeterminaziotik gero eta hurbilago gaude”, nabarmendu zuen Sabin Ibañeta elkarteko bozeramaleak.
Hainbat hitzaldi ere prestatu dira. Horien artean bat, Jim Matter Eskoziako ekonomia ministro ohiarena. Gure etorkizuna, burujabetza ekonomikoa izeneko hitzaldia eskainiko du. Horrez gainera, Emakumeak Bilboko bonbardaketan DVDa aurkeztu dute.
Kulturaren ildotik ere landuko da bonbardaketa. Euskal PEN Klubeko kideek, esaterako, nazioartera ere jo dute, "beste Gerniken bila" . Mundu mailako beste idazle klubetako idazleei historian gertatutako bonbardaketen gaineko poemak idazteko eskatu diete, eta bildutako lan horien irakurraldi bat egingo dute apirilaren 22an.
Gernikako bonbardaketatik harago, Alemanian apenas daukate Kondor Legioak 1936ko Gerran herritarrak sarraskitzen izandako parte hartzearen berri. Carmela Negrete kazetariak kontatu du oroimen falta hori Contexto aldizkarian. Halako zorrak kitatu gabe, nola saihestuko dugu gaur... [+]
Gernikan 1937ko bonbardaketa gogoratzeko ekitaldiak egin dituzte, eta ika-mika sortu da Espainiako Gobernuko Bolaños ministroak egindako adierazpenen ondotik: "Ohore bat da hemen egotea, bonbardaketarekin eraso zuten Errepublikako Gobernu legitimoa... [+]
Sarraskiaren urteurrenaren bezperan, apirilaren 25ean, Igor Meltxor kazetariak 'Cabacas' liburua aurkeztuko du Astran. Elai Txiki aretoan, bestalde, Iñaki Berazadi kazetariak hautatu dituen Gerra Zibileko irudien erakusketa ikusgai dago.