German Rodriguezen oroitarrian eginen dute poliziaren erakusketaren kontrako elkarretaratzea

  • Espainiako Delegaritzak Ziudadelan biltzea debekatu ostean, lekualdatu dute mobilizazioa poliziaren indarkeriaren biktimek.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2015eko urriaren 29an - 09:27
Rodriguezen oroitarria. (Arg: Jorab)

Espainiako Poliziaren lana goratzen duen erakusketarekin Espainiako Gobernuak "garaile eta garaituen" kontakizuna osatu nahi duela salatu dute. Horregatik, Gatazka politikoa, biktima guztiak aitortu, konponbidea, guztiok garaile lelopean mobilizaziora deitu dute.

Ostiralean izanen da, 19:30ean, oroitarrian. Krabelin gorriak eskutan azaltzeko eskatu diete herritarrei.

Honako hauek dira euren burua poliziaren indarkeriaren biktima bezala hartu dutenak:

  • Itxaso Torregrosa (2009an atxilotu eta torturatua)
  • Mikel Iribarren (2001ean ke pote batek larriki zauritua)
  • Carlos Otxoa (1936-39 Ahaztuak-eko kidea)
  • Aitziber Berrueta eta M. C Cañas (2004ean poliziak eraildako Angel Berruetaren alaba eta ama)
  • Izaskun Juarez (2010ean atxilotu eta torturatua)
  • Ramon Contreras (Sanfermines 78ko kidea)
  • Begoña Castillo (1990an poliziak hildako Mikel Castilloren arreba)
  • Aingeru Zudaire (2012an begi bateko ikusmena galdu zuen)
  • Fermin Rodriguez (1978an poliziak hildako German Rodriguezen anaia)
  • Sergio Medina (1996, 1999 eta 2004an atxilotu eta torturatua)
  • Aingeru Cano (1977an hildako JL Canoren anaia)

Oharra: Albiste hau Euskalerria irratiaren webgunetik ekarria da lizentzia libreei esker.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Angel Egaña gudariaren gorpuzkiak ekarriko dituzte igandean Arrankudiaga-Zollora

Udalak jakinarazi du herrian bertan egingo diotela omenaldia apirilaren 28an. Igande honetan, aldiz, beste 198 fusilaturekin batera omenduko dute Valladoliden, baina ez dute hango memorialean hobiratuko.


Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


'Oroibidea', memoria historikoaren erreferente digitala 23.000 biktimaren datuekin

Nafarroako Gobernuak Espainiako Gerra Zibilaren eta frankismoaren artxibo digitalaren plataforma, Oroibidea, gaurkotu du eta bildutako errepresaliatuen testigantzak laukoiztu dituzte.


Eguneraketa berriak daude