German Rodriguezen hilketa argitzeko dokumentuen desklasifikazioa eskatu dute

  • 78ko Sanferminak Gogoan plataformak egia, justizia eta aitortza eskatzen du poliziaren tiro batek hil zuen Rodriguezen kasua argitzeko. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko azaroaren 16an - 09:59

Sanferminak 78 gogoan plataformak iragarri berri du heldu den urteko Iruñeko festa horietan omenaldi berezia eginen diola, 1978an, poliziak tiroz hil zuen German Rodriguezi.

Hori bai, omenaldi berezi hori ez da egun horretara mugatuko. Ez da bakarrik uztailaren 8an izanen. 2018ko hilabete guztietan eginen dituzte ekimen bereziak.

Lan saioan izan dira 78ko Sanferminak Gogoan plataformako kideak. German Rodriguez zenaren anaiak hartu du hitza lehenbizi. Eta 40 urte egin du atzera. Kontatu du uztailaren 8 hartan gertatu zena. Eta nola poliziek, agindua zuten sarraskia sortzeko. Hitz hauek, grabatuak baitaude, eta poliziaren hotsak baitira: "Sartu zaitezte indar guztiz eta ez zaitezte larritu hildakorik eragiten baduzue". German Rodriguezen hilketa hura ez zen gertaera lazgarri bakarra izan haren anaiaren esanetan. Hura gertatu zenerako, Iruñean ziren herritarren aurka oldartu baitzen polizia.

Hilketa horren harira, mobilizazioak eta greba deialdiak izan ziren Euskal Herri osoko herri eta hirietan. Eta beste heriotza bat ere eragin zuten: Joseba Barandiaranena. Hori ere izan dute gogoan gaur. Ordutik,  zigorgabetasuna izan da nagusi. Poliziek jaso zituzten agindu horiek Espainiako Barne Ministroak babestu zituela ere izan dute gogoan gaur. Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak ere beste alde batera begiratu zutela.

Garai hartan Espainiako Barne Ministroak hala esan zuen German Rodriguezen hilketaren inguruan. Sabino Cuadrak gogoratu ditu haren hitzak: "Guk akatsak egiten ditugu, eurek, 

Egia, justizia eta aitortza eskatzen segitzen du 78ko Sanferminak gogoan plataformak. Epaiketarik ez baita egin egun haietan indarkeriaz, eraso eginez eta oldarraldien bitartez aritu zirenen aurka. Eskatu duten bestea da, garai hartan gorde ziren txostenak desklasifikatzea eta berriz ere erabilgarri jartzea. Horregatik, eta heldu den urtean 40. Urteurrena beteko denez, programa zabal eta anitza antolatu dute.

Hilero-hilero ekitaldiak eginen dituzte

Herritarren artean gaiarekiko sentsibilizazioa lortzeko kanpaina eginen dute eta erakundeetara ere joko dute, beraz. German Rodriguezen memoria bizirik mantendu eta datozen gazteek benetako kontakizuna izan dezaten nahi dute.

Heldu den urterako antolatu dituztenen artean: Urtarrilean Gazteluko Plazan oroitarria jartzeko eskaera eginen dute; Otsailean ziklo eta hitzaldi sorta; Martxoan zinearekin eta pelikulekin zerikusia duten ekitaldiak; Apirilean antzerkia eta mahai inguruak; Maiatzean argazki erakusketa; Ekainean kalean eginen dituzte ekitaldi guztiak. Azkenik, sanferminetan eta uztailaren 8arekin batera omenaldi berezia osatuko dute.

Alderdien txanda iritsi da 78ko Sanferminak Gogoan plataformakoek hitz egin ondoren.

Gobernua babesten duten lau alderdiek bat egin dute plataformak egiten dituen eskaera eta proposamenekin. Zigorgabetasuna Espainian barneratua dagoela salatu dute eta zenbait gairekin erosoago daudela alfonbra azpian utziz. 

Alderdi sozialistak oro har bat egin du plataformako eskaerekin, baina, azaldu duten manifestuko zenbait puntutan ez datoz bat. Uste du PSNk memoria merezi duela Rodruigezek bai, baina mehatxu eta gorrotorik gabe.

Azkenik UPN 78ko gertaerak aztertzerakoan esan du, urte hartan bestelako sarraskiak izan zirela eta horiek ere zigorgabetasunean gertatu direla. Sanduzelai auzoan adibidez, ETAk Guardia Zibil bat akabatu zuen. Eta horrekin ez da inor gogoratzen, esan du Iñaki Iriartek. 

PP ez da parlamentuko lan saio horretan izan.

Albiste hau Euskalerria irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 1978ko San Ferminak
2024-01-24 | Ahotsa.info
Nafarroako Auzitegiak atzera bota du 1978ko Sanferminetako gertaeretako helegitea eta elkarteak berriro aurkeztuko du kereila

Sanfermines-78: gogoan! elkarteak, German Rodriguezen ahaideek, 1978ko sanferminetako gertaeretan larriki zauritutako pertsonak eta Iruñeko Peñen Federazioak 2019ko urtarrilean kereila bat paratu zuten 1978ko sanferminetan, Iruñean, jazotako poliziaren... [+]


Enegarrenez eraso diote German Rodriguezen plakari

Asteburuan hautsi dute hilarriaren ondoko xafla, itxura guztien arabera palanka baten bitartez, Iruñeko SF78 Gogoan plataformak salatu duenez


Martín Villa auzipetua, eta espainiar trantsizioa auzitan

Espainiako gobernazio ministro izandakoa gizateriaren aurkako krimenengatik epaitu nahi du Argentinako justiziak. 1976ko martxoaren 3ko eta 1978ko Sanferminetako sarraskiengatik auzipetu du María Servini de Cubría epaileak, kereila argentinarraren barruan.


Martín Villa
Frankismoaren krimenengatik erantzuteko ordua

Rodolfo Martín Villa (Santa María del Páramo, León, 1934), poliziak Euskal Herriko historia hurbilean egindako sarraski odoltsuenen arduradun politikoa da, 70eko hamarkadan ministro izan zen garaian. Frankismoaren Krimenen Aurkako Argentinako Kereilan... [+]


Eguneraketa berriak daude