German Rodriguez omenduko dute ostiralean Iruñeko Sanferminetan

  • Sanfermines 78 Gogoan ekimenak, Iruñeko Peñek eta Amnistiaren aldeko mugimenduak 1978ko uztailaren 8an gertatutakoa gogora ekarriko dute. Urte hartako San Ferminetan Espainiako Poliziak German Rodriguez iruindarra tiroz hil zuela oroituko dute horretarako antolatutako omenaldian.

    Ikusi Oroitarria filma osorik dokumentalen kanalean.


2011ko uztailaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26
German Rodriguezen aldeko ekitaldirako deialdia

Omenaldia Orreaga etorbidean dagoen oroitarriaren alboan izango da 13:00etan. Aurtengo ekitaldian, Julieta Itoiz La Chula potra rap abeslariak Rodriguez-en omenez egindako rap-a abestuko du gazteei duela hogeita hamairu urte gertatutakoa azaltzeko asmoz.

Ekimenaren antolatzaileen izenean Xabier Barberrek hitz egin zuen atzo egindako agerraldian. Antolatzaileek urteetan Iruñeak jasandako eraso handiena izan zela esan zuten. Polizien txostenek baietztau zutenez, 5.000 gomazko pilota, mila ke pote eta 150 su-bala jaurti ziztuzten poliziek egun hartan; German Rodriguez LKIko militantea hil eta 11 pertsona balaz zauritu zituzten.

- Irakurri German Rodriguezen heriotzaren 30. urteurrenean Josu Chuecak ARGIAn plazaratutako artikulua: Iraultzaile eroria.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 1978ko San Ferminak
2024-01-24 | Ahotsa.info
Nafarroako Auzitegiak atzera bota du 1978ko Sanferminetako gertaeretako helegitea eta elkarteak berriro aurkeztuko du kereila

Sanfermines-78: gogoan! elkarteak, German Rodriguezen ahaideek, 1978ko sanferminetako gertaeretan larriki zauritutako pertsonak eta Iruñeko Peñen Federazioak 2019ko urtarrilean kereila bat paratu zuten 1978ko sanferminetan, Iruñean, jazotako poliziaren... [+]


Enegarrenez eraso diote German Rodriguezen plakari

Asteburuan hautsi dute hilarriaren ondoko xafla, itxura guztien arabera palanka baten bitartez, Iruñeko SF78 Gogoan plataformak salatu duenez


Martín Villa auzipetua, eta espainiar trantsizioa auzitan

Espainiako gobernazio ministro izandakoa gizateriaren aurkako krimenengatik epaitu nahi du Argentinako justiziak. 1976ko martxoaren 3ko eta 1978ko Sanferminetako sarraskiengatik auzipetu du María Servini de Cubría epaileak, kereila argentinarraren barruan.


Martín Villa
Frankismoaren krimenengatik erantzuteko ordua

Rodolfo Martín Villa (Santa María del Páramo, León, 1934), poliziak Euskal Herriko historia hurbilean egindako sarraski odoltsuenen arduradun politikoa da, 70eko hamarkadan ministro izan zen garaian. Frankismoaren Krimenen Aurkako Argentinako Kereilan... [+]


Eguneraketa berriak daude