argia.eus
INPRIMATU
Gerardo Viana koreografo eta ballet dantzaria hil da
  • Gerardo Viana Vladimiro ortuellarra (Bizkaia) atzo hil zen Gasteizen minbiziaren ondorioz. Gerrako umea izan zen Viana eta Sobiet Batasun ohian koreografo, dantzari eta ballet irakasle ezaguna izan zen.

ARGIA @argia 2013ko ekainaren 28a
Gerardo Viana, "De Carranza a Siberia y más allá...!" liburuaren aurkezpenean, 2007an. (Argazkia: Iratxe de Arantzibia).

1925ko urriaren 15ean jaio zen eta haurra zela Sobiet Batasunera bidali zuten gerratik ihesi. Bere bizitzaren zati handi bat han egin ostean, 1992an itzuli zen Euskal Herrira. Miniaturas españolas ikuskizuna izan zen arrakasta handia eduki zuen Vianaren lanetako bat. Dantzari eta irakasleak bere lanaren aitortza hainbat modutara jaso du. Espainiako Arte Ederren Domina jaso zuen 1994an. 1986an, Errusiako Irakasle Emeritu izendatu zuten. 2007an, Asociación Bilbao Ballet Elkarteak omendu zuen. Urte berean, De Carranza a Siberia y más allá…! liburua argitaratu zen.

Informazio gehiago:

"Zenbat euskal dantzari on, eta denak joan behar izan dira atzerrira", elkarrizketa Unai Brearekin 2007an.