argia.eus
INPRIMATU
Geofikzio ariketa bat
  • Zer gertutuko litzateke baldin eta Euskal Herria imaginario baten administrazioa irizpide ustez arrazionalekin zatituko bagenu?

Ander Gortazar Balerdi @derzu_uzala Unai Aldasoro @_Soro_ 2014ko apirilaren 04a

What If tankerako galderak egoera hipotetikoak modu errealistan aztertzeko balio duten galderak dira. Asmaturiko eszenario bat abiapuntu gisa jarrita, eszenario horren eboluzioa klabe errealistan aztertzea da helburua. Hala, fikziozko egoera bat errealitatearen betaurrekoekin begiratuta, egunerokoan oharkabean pasatzen diren hainbat inertzia azalera daitezke, eta ondorioz, errealitatea bera hobeki uler daiteke.

Proposatzen dugun ariketa geofikzio bat da: Zer gertutuko litzateke baldin eta Euskal Herria imaginario baten administrazioa irizpide ustez arrazionalekin zatituko bagenu? Datuetan oinarrituriko arkitektura instituzional purua, objektiboa, ideologiaz kutsatu gabekoa. Gorka Maneiro bezain ideologiaz kutsatu gabekoa, esan nahi baita.

Utikan Historiaren inertzia irrazionala. Kudeaketa optimoa bermatze aldera, populazio berdineko 7 probintziatan banatu du Euskal Herria algoritmo desideologizatu batek. Bidasoa-Errobi, Bilbao, Euskal Erdia, Kantauri, La Ribera-Erribera, Nerbioi, Reynos de Navarra. 7 probintzia eta 7 blog sarrera, banaketa berriak probintzia bakoitzaren ezaugarri eta bilakaeran izango duen eragina aztertuz.