Amerikako eta Ozeaniako herri indigena ugariren eremuak zein diren adierazten ditu mapak. Europarrek eragindako genozidioaren aurreko lurralde eta hizkuntzak zein ziren ikus daiteke bertan.
"Ez da mapa perfektua", oharatarazi dute egileek, irakurleen ekarpenekin osatze bidean dela, eta ez duela herri indigenen eta hizkuntzen eremu ofizialik ordezkatu nahi, horretarako herri horien komunitateetara jotzeko gomendatu dute. Baina Kanadako Native Land elkarteak sorturiko mapa interaktiboak genozidio aurreko mundua nola izan zitekeen jabetzeko parada ematen du behinik behin.
Mapan ikus daitezkenez, Australian eta Ipar Amerikan zientoka herri bizi eta hizkuntza hitz egiten ziren, horietako zenbait oso eremu zabaletan eta elkarrekin batera. Herri bakoitzaren gainean klikatuz gero, herri horren adiera ezberdinak, hizkuntza, grafia eta komunitatearen webgune eta iturriak agertzen dira