Generoa eta Energiari buruzko Emakumeen Lehen Topaketa, otsailaren 2ko asteburuan


Estitxu Eizagirre @eeizagirre
2018ko urtarrilaren 30a

Otsailaren 2tik 4ra Bilbon elkartuko dira energia berriztagarrien sektorean diharduten emakumeak, trantsizio energetikoaren alde lanean ari diren emakumeak, pobrezia energetikoaren aurka ari diren emakumeak eta proiektu energetiko handien inpaktuaren aurka borrokan dabiltzanak. Honela azaldu dute ekimenaren helburua: "Emakumeak eta sexu aniztasuna adierazten duten pertsonak energiaren sektorearen botere-esferetatik kanporatuta daudela eta gure eredu energetikoak emakumeengan inpaktu bereziak eragiten dituela salatzea da eta, bestetik, trantsizio energetiko bidezkoago eta iraunkorragoaren alde lan egiten ari diren emakumeak bistaratzea".

Eredu energetiko "matxista eta falokratikoa"

Prentsara zabaldu duten oharrean, egungo eredu energetikoa horrela deskribatzen dute: "Zikina da, insegurua, oligopolikoa, ekozida eta bidegabea, baina, gainera, matxista eta falokratikoa ere bada. Baina, hain zuzen ere, azken bi ezaugarri horiek ez dira ezbaian jartzen. Ondorioz, desberdintasunak areagotzen dituzten jokabideak eta egoerak birsortzen dira, bai sektore energetiko tradizionalaren botere-guneetan, bai eredua aldatzeko proposamenak gauzatzen ari diren guneetan, eta oztopo handia da hori emakumeen partaidetzarako".

Gizonezko adituen batzordeari erantzunez sortu da Topaketa

Prentsa oharrean salatu dute 2017 erdi aldera, Espainiako Gobernuak, oposizioak, eta CCOO eta UGT sindikatuek gizonezko 14 aditu aukeratu zituztela, Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren Legea diseinatuko duen batzordea osatzeko. Horri erantzunez sortu zen lehenengo topaketa hau antolatzen ari den taldea: "Herrialde osorako bide-orria, 14 gizon adituk idatzia izango da, emakume bat ere egon gabe" salatu dute. Eta batzorde hori sortu izana inflexio-puntua izan daitekeela diote, trantsizio energetikoan diharduten emakume askorentzat, ez dutelako erantzunik sumatu ez alderdi, enpresa, gizarte-erakunde eta energiarekin lotutako mugimenduetan ere: "Ez dute batzordea ukatu, eta, areago, zilegitasuna aitortu diote. Sektorean nagusi den matxismoaren adierazgarri onartezina da jarrera hori, gure ikuspuntutik".

Egitaraua

Otsailaren 2ko hitzaldiak gizon-emakumeei zuzenduak izango dira. Topaketaren gainontzeko jardueretan emakumeek hartuko dute parte.

Otsailaren 2an, 18:00-20:00etara, Arrupe Etxean (Aita Lojendio kalea, 2), hitzaldiak “Energia eraldatzen duten emakumeak: beste bazterkeria baten historia eta berdintasunerako aukerak” izenburupean.   

- "Megaproiektu energetikoen eraginak emakumeengan": Lolita Chávez, indigena eta Giza Eskubideen defendatzailea.

- "Genero bereizkeria eta pobrezia energetikoa" ikerketaren aurkezpena: Irene González, Enginyeria Sense Fronteres elkarteko kidea.

- "Emakumeen bazterkeria energiaren eremuan, eta trantsizio energetikoa feminizatu beharra": Alba del Campo, Cádizko Trantsizio Energetikoko Mahaiko kidea.

- "Eguzki andreak, ikerketa eta eguzki-indarraren sektoreko begirada partekatuak": María Camino Villacorta.

- "Eredu aldaketarako proposamen ekofeministak": Mónica Guiteras, Xarxa per la sobirania energèticako kidea.

- Energia eredua eraldatzen lan egiten duten emakumeen datu basea aurkeztuko du Judit Casas, Som Energiako kideak.

Otsailaren 3an, 9:00-14:00 artean eta 17:00-19:00 artean Hika Ateneoan, emakumeentzat tailerrak. Egoeraren diagnostikoa egitea eta genero eta energia sarearen lan-ildoak zehaztea, modu parte-hartzailean. Dagoeneko ez dago lekurik izena emateko.

21:00etan, Nire gorputzaren geografia liburua aurkeztuko du Ana G. Aupí-k eta Las Amigas de Yoli taldeak kontzertua emango du.

Otsailaren 4an, 9:00-14:00 artean, Hika Ateneoan, elkar ezagutzeko eta sarean lan egiteko tartea.

 

Topaketaren sustatzaileak

Honako erakunde hauetako emakume profesional edota ekintzaileek hartu dute parte antolaketan: Euskal Herriko Unibertsitatea, Xarxa per la Sobiranía Energètica, Som Energia, Goiener, Ekologistak Martxan, Tradener, Mesa de Transición Energética de Cádiz, Ingeniería Sin Fronteras, Plataforma por un Nuevo Modelo Energético, Gure Energia, Europako Parlamentuaren Bilboko bulegoa, Movimiento Ibérico Antinuclear, Alianza contra la Pobreza Energética, Ongawa, Foro Extremeño Antinuclear, Observatorio Crítico de la Energía eta Ecologistas en Acción.

Kanal hauetan artxibatua: Energiaren sektorea  |  Feminismoa

Energiaren sektorea kanaletik interesatuko zaizu...
2018-02-07 | Estitxu Villamor
I. Genero eta Energia Topaketak: Trantsizio energetiko feministaren premia

Otsailaren 2tik 4ra bitarteko asteburuan I. Genero eta Energia Topaketak egin dira Bilbon. Espainiar Estatuko 150 emakume* aritu gara, besteak beste, energiaren mundua gizon bakar batzuen eskutan egoteak dakartzan ondorioez, trantsizio energetikoa feminismotik eraikitzeaz eta arlo honetan emakumeok egiten dugun lana ikustarazteaz eztabaidatzen.


2018-01-08 | Mikel Casado
Goi tentsioarekin kozinatu nahi gaituzte

Seguruenik, ezaguna da Eduardo Galeanoren sukaldariari buruzko ipuin polit hori: sukaldariak etxaldeko hegaztiak (oiloak, ahateak, indioilarrak etab.)  bilarazi zituen eta galdetu zien zein saltsarekin nahiago zuten janak izatea. “Ez dugu jan gaitzaten nahi, edozein modutan dela ere” erantzun zion oilo batek. Sukaldariak erantzun zion hori ez zela baliozko erantzuna, kozinatuak izango zirelako, beraiek nahi edo ez.


2017-12-26 | Miren Osa Galdona
Hego Euskal Herriko lehen energia komertzializatze munizipala sortu dute Izaban

Energia Rio Ezka izena du Hego Euskal Herriko lehen energia komertzializatze munizipalak. Izaba inguruko baliabide naturalak aprobetxatuz, eskualdea nahiz iberiar penintsulako edozein txoko hornitzeko prest daude. Proiektu aurrerakoia eta iraultzailea dela diote arduradunek.


Gamesak 155 langile kaleratuko ditu Euskal Herrian, gehienak Nafarroan

Siemens Gamesa multinazionalak Nafarroako Sarrigurengo lantegian 91 behargin utziko ditu kalean, Agustinosen 11 eta Orkoienen 4. Bizkaiko Zamudioko zentroan, berriz 48 kaleratze egingo ditu.


Ultzamako biometanizazio planta auzitara eramango du Gobernuak

Finantzaketa publikoan eta diru-laguntzetan izan diren irregulartasunak direla-eta, eta arduradunak badaudela jakinda auzitara jotzea erabaki du laukoak.


2017-07-04 | Estitxu Eizagirre
Naturgas Usurbilgo Udalaren baimenik gabe ari da urratzen erraustegirako gas bidea

Uztailaren 3ko goizean Zubieta eta Usurbil arteko bidea itxi zien Naturgasek, ez bi udal erakunde horiei ez herritarrei inolako jakinarazpenik igorri gabe. Usurbilgo Udaleko Gobernu Batzordeak baimena ukatua dio Naturgasi, "zerbitzu publikoei eta herritarrei pasabidea bermatzeko plana" aurkezteko eskatuz.


2017-06-28 | Unai Brea
Espainia salatu dute Europan, zentral elektrikoei emandako milaka milioi euroko laguntzak direla eta

IIDMA institutuak eta Energia Eredu Berri Baterako Plataformak Espainiako Estatuaren aurkako salaketa ipini dute Europako Batzordean, hainbat urtez zentral elektrikoei emandako diru-laguntzak legez kanpokoak direlakoan. Salaketak aurrera eginez gero, espainiar argindar konpainiek 3.000 milioi euro itzuli beharko lituzkete, 2011-2015 epeari dagokionez bakarrik.


Mexikoko Maseual herria
Kooperatibak lurraldearen defentsarako lanabes

“Maseual identitatea bizitzeko modu bat da, sentitzeko modu bat, jokatzeko modu bat, nire bizitza da”. Horrela definitu du Maria Luisa Albórezek Tosepan Titataniske kooperatiben elkartea. 40 urteko ibilbidea duen mugimendua da Tosepan, kooperatibismoa, maseual identitatea eta lurraren defentsa oinarri dituena.


Basoen Nazioarteko Egunean FAOk biomasaren erabilera energetikoa bultzatu duela salatu dute

Europako 46 erakundek gaitzetsi dute NBEren Elikadura eta Nekazaritza Erakundeak (FAO) Basoen Nazioarteko Egunean basoak erretzea bultzatzea. Basoen ekosistemaren iraupenaren eta zaharberritzearen alde egitea eskatu diote.


2017-03-16 | Anboto
Gue˝es-Itsaso goi tentsioko linea bertan behera uztea eskatu dute

Gueñesetik Itsasora (Gipuzkoa) goi tentsioko linea elektriko bat sortzeko proiektua zabaldu zen 2011n. Alegazioen ostean, sei urtez stand-by egoeran egon da, eta orain, Espainiako gobernuak berriro aktibatu gura du, 2018an eraikitzen hasteko. Bada, egitasmoaren aurkako aldarria egin dute prentsaurrekoan EHNEk, Eguzkik, EH Bilduko hainbat kargudunek eta Garaiko alkateak. Proiektua bertan behera uztea eskatu dute.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude