Azaroaren 25ean Genero Indarkeriaren Aurkako Egunean makina bat mobilizazio eta ekitaldi egingo dituzte Euskal Herriko hainbat eta hainbat txokotan.
Euskal Herriko Bilgune Feministak herrietako hormetan paratu edota zabaldu diren afixen bildumatxo bat egin du bere webgunean, gaiak egun horretan izaten duen oihartzunaren isla. Oraindik ere afixa eta ekitaldi gehiagoren berri jasotzen ari da komunikazioa@bilgunefeminista.eus helbidean.
Hemen duzue lagin bat:
Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.
Eremu... [+]
Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.
Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.
Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]