Genero indarkeriaren ituna Espainian: berme eta tresnarik gabeko aurrekontua?

  • Pasa den irailean Espainiako Kongresuko ia alderdi guztiek genero indarkeriaren aurkako hitzarmena adostu zuten. Orain autonomia erkidegoetako gobernuek hitzarmena berretsi dute eta 2018tik aurrera indarrean jarriko da.  


2017ko abenduaren 28an - 12:50
Irailaren 28an onartu zuten indarkeria matxistaren aurkako ituna Espainiako Gorteetan

Lehen urtean, 200 milioi euro jarriko ditu Espainiako Gobernuak, ituneko 26 neurri martxan jartzeko. Besteak beste, prebentzio kanpainak gehiago egiteko eta adin txikikoen eskubideak babesteko erabiliko da dirua. 200 milioi eurotik, 100 milioi euro autonomia erkidegoentzat izango dira, 80 milioi euro Espainiako Gobernuak kudeatuko ditu eta 20 milioi euro udalen esku geratu dira.

Aurreikuspenen arabera, bost urtetan 1.000 milioi euroko diru poltsa izango du hitzarmenak, eta guztira 214 neurri jarri nahi dira abian indarkeria matxistarekin amaitzeko. Gauzak ondo bidean, 2018an neurrien %12 baino ez dira beteko. Gainontzeko konpromisoak datozen urteetan jorratu beharko dituzte instituzioek. Bada, adostutako neurri guztiak ezarri nahi badira, aurrekontua nekez iritsiko da esparru oro lantzera.

2018rako hartu diren  baldintzak kontuan hartuz gero, hau da 200 milioi euro 26 neurri betetzeko, adostutako neurrien  %60 baino ez dira martxan izango 2023an.  

Erkidegoek sinatu berri duten ituna edukiz eta tresnaz bete dezala eskatu diote Madrilgo Gobernuari, “beharrezko neurriak” hartu ditzala hitzarmena bete dadin. Abenduaren 27an sinatu zuten hitzarmena, Berdintasunaren Mahai Sektorialaren bileraren baitan. Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko ordezkariak bertan izan ziren.  Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria eta Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilaria, hurrenez hurren.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude