argia.eus
INPRIMATU
Abadiño: Hiltzaileak aitortu du emaztea eta amaginarreba hil dituela
  • Abadiñon “bortizkeria zantzuekin” hilda agertutako bi emakumeetan gazteenaren senarra atxilotu du Ertzaintzak, Berriak baieztatu duenez. Durangoko komisarian galdeketa egiten ari zitzaizkiola aitortu du hilketa.

Nerea Ibarzabal Salegi 2014ko abenduaren 11
Asteazken iluntzean elkarretaratzea egin dute hainbat lagunek Abadiñon, Udalak deituta, Indarkeriarik ez lelopean. (Arg: Durangon.com)

Familiako aroztegiak su hartu du asteazken goizean, eta barruan senarra hanketatik zintzilik aurkitu dute langileek, karga altxagailu bati lotuta. Goiz berean, sutearen berri ematera joandakoan aurkitu ditu senide batek 80 eta 60 urteko ama-alabak hilda etxean.

Senarra Galdakaoko ospitalera eraman eta segituan jaso du senda-agiria.

Genero bortxaren hipotesiak pisua hartu zuen egunean zehar, eta azkenean senarrak berak aitortu du bere emaztearen eta amaginarrebaren hilketa, testigu gisa deklaratzen ari zela.

Asteazken iluntzean elkarretaratzea egin dute hainbat lagunek Abadiñon, Udalak deituta, Indarkeriarik ez lelopean. Asteazkena eta osteguna dolu egun izendatu dituzte.