Geldirik, biolentzia poliziala agerian uzteko

  • AEBetako afroamerikarren protesten ikur bilakatu da Leisha Evans atxilotu duten unean ateratako argazkia. Egun bat giltzapean eman ostean askatu dute.


2016ko uztailaren 11n - 12:25
Evansek poliziarekin izandako jarrera erakusten duen argazkia munduari bira ematen ari da. (Jonathan Bachman)

Zirkinik ere egin gabe, poliziaren aurrean geldi ageri da irudian Leisha Evans. Estatu Batuetako poliziaren biolentzia salatzeko egiten ari diren protesten sinbolo bilakatu da Reuters agentziako Jonathan Bachmanek ateratako argazkia. Evans atxilotzeko unean egin zuen, Louisianako Baton Rouge hirian.

Poliziak hildako Alan Sterling eta Philando Castilleren heriotzak salatzeko hartu zuen protestan parte hartzeko erabakia. Bere esanetan, “nire haurrarentzat etorkizun hobea lortzeko beharrak” bultzatu zuen New Yorketik Louisianako manifestaziora joatera. Beste 48 lagunekin batera atxilotu zuten, eta egun bat kalabozoan igaro ostean askatu.

“Jendeak gertatutakoa jakitea besterik ez dut nahi”, azaldu du Evansek, eta gaineratu du pozik dagoela “bizirik jarraitzen” duelako. Bere esanetan, zortea izan du poliziaren jokabidea gertutik ezagutu ahal izan duelako: “Orain badakit nola jokatzen duten”.

“Indarkeriarik ez zuen erabili, ez zuen ezer esan, ez zuen aurre egin. Azkenean, poliziak atxilotu egin zuen”. Bachmanen arabera, protesta baketsua irudikatu zuen Evansen jarrerak, eta gisa bereko beste ekintzekin alderatu du El Mundo egunkariak, argazki sorta jasota. Besteak beste, Tiananmen plazan tanke bati aurre egiten dagoen gizonaren irudiarekin konparatu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia
Mbolo Moye Doole plafatormak elkarretaratzea deitu du, manteroen aurkako arrazakeria eta indarkeria poliziala salatzeko

Plataformak salatu du indarra neurriz kanpo erabiltzen dela migratzaileen eta arrazializatuen aurka, eta saltzaile ibiltarien aurkako jazarpena etengabe egiten dela, batez ere turismo handiko garaietan, oporraldietan.

Manifestazioa egingo dute ostegun arratsaldean, 19:30ean,... [+]


2024-04-15 | Aiaraldea
Ertzaintzak bi lagun atxilotu eta 22 identifikatu ditu Urduñan

Agintaritzaren aurkako atentatua egitea leporatu diete bi atxilotuei. Ertzaintzak adierazi duenez, bi polizia agente zauritu zituzten igandeko operazioan. 


Beasaingo bi udaltzain zauritu dira komisarian suzko arma batekin tiro eginda

Tiroa “ustekabekoa” izan zela adierazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Batek belaunean zuen zauria eta besteak eskuan.


2024-04-05 | Gedar
Ertzaintzaren taser pistolen erabilera bi kasutik hamabira igo da lau urtean

2018 eta 2022 artean, gutxienez 32 aldiz erabili zuen arma hori Ertzaintzak. 2017an, Jaurlaritzak 50.687 euro bideratu zituen taser pistolen erosketara. Azken hilabeteetan, dozenaka pertsona zauritu dituzte ertzainek hamaika polizia-kargatan.


Eguneraketa berriak daude