Gehiengoak entzun nahi duena esaten al dugu sare sozialetan?

  • Elisabeth Noelle-Neumann alemaniarrak 1974an egindako tesian azaldu zuen jendeak  nekezago ematen duela bere iritzia gai polemikoen gainean, gehiengoaren iritziarekin bat egiten ez duenean. Horri isiltasunaren espirala deritzo. Teoria Facebook eta Twitter baino askoz lehenagokoa da, bina, balio ote du sare sozialetan ere?


2015eko urtarrilaren 7an - 11:26
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Isiltasunaren espiralak eragin handiagoa du sare sozialetan. (Argazkia: www.pascualserrano.net)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Alemaniarraren tesiak azaltzen du gehiengoari jarraitzeak  segurtasuna ematen duela eta kontra egiteak aldiz, gutxiespena edo ukazioa. Horregatik, gehiengoarekin bat ez datozenak euren iritziak ezkutatzeko joera izaten dute.

Pascual Serrano kazetariak bere webgunean argitaratutako artikulu batean dio, pentsa genezakeela internetek isiltasunaren espiralarekin bukatzeko balioko duela, izan ere, antzeko iritzia dutenekin elkartzeko aukera eskaintzen du. Baina ez da horrela izan.

“Hasieran akaso balio zezakeen, internet oraindik masiboa ez zen garaian eta jendeak elkartu eta komunitateak sortzeko erabiltzen zuenean, baina orain ez”, idatzi du Serranok. Gaur egun, jarraitzaileak eta txaloak bilatzen ditu erabiltzaileak eta horrek kalte egiten dio isiltasunaren espiralari.

Sare sozialetan okerrago

Pew Research AEBetako ikerketa zentroak egindako ikerketa baten emaitzek diote, jendeak erosoago azaltzen duela gehiengoaren aurkako iritzia aurrez aurre sare sozialetan baino. 1.801 pertsona elkarrizketatu dituzte hori baieztatzeko.

Bi kasuetan elkarrizketatuek diote errazago emango luketela gaiarekiko iritzia baldin eta hartzailearen iritzia berdina bada.

Beraz, Serranok dio sare sozialek ez dutela isiltasunaren espiralarekin amaitu. Areagotu egin dute. Haren ustez, jendeak onarpen soziala biltzen du jarraitzaileen edo “atsegun dut” bezalakoen bitartez.

Sare sozialekin beste eremu bat jaio da Serranoren hitzetan, zeinetan kontziente izan behar den eta ez den isiltasunaren espirala onartu behar: “Ez bagaituzte jarraitzen ez gaitzatela jarraitu, eta ez bazaie gustatzen ez zaie gustatzen”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sare sozialak
2025eko uztailaren 30
Teknologia
Sormenerako suntsipena

2025eko uztailaren 16
Teknologia
Whatsappa utzi

Eguneraketa berriak daude