"Gehiengo sindikala baztertzeko" estrategia salatu dute sindikatu abertzaleek

  • Elkarretaratzea egingo dute hilaren 20an, Lehendakaritzan, Zenbait eragilek uztailean sinatutako negoziazio kolektiboaren aurka.

Jon Ander De la Hoz Arregi @delarregi
2016ko irailaren 13a
ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariek irailaren 20ko elkarretaratzerako deialdia egin dute. [Argazkia: @labsindikatua]

Iragan uztailean Eusko Jaurlaritzak, Confebask patronalak eta CCOO eta UGT sindikatuek Elkarrizketa Sozialerako Mahaian sinatutako akordioa deitoratzeko elkarretaratzera deitu dute ELAk eta LABek datorren irailaren 20rako. Hauteskunde kanpaina bete-betean, Lehendakaritzaren aurrean elkartuko dira sindikatu abertzaleak. Eurek osatzen duten gehiengo sindikala –EAEko ordezkarien %59 dute ELAk eta LABek– eta hauteskunde sindikaletako emaitzak ez errespetatzea arbuiatuko dute.

Berria-ren arabera, akordioaren sinatzaileak posible den sektoreetan hitzarmenak berritzen saiatuko dira, akordio orokorren bidez. CCOO eta UGTk gehiengorik ez duten esparruetan, aldiz, eragin mugatuko itunak zabalduko dituzte. Jaurlaritzak, bere aldetik, lege gordailuan argitaratuko ditu gutxiengoan sinatutako akordio horiek.

LABeko idazkari nagusi Ainhoa Etxaidek uste du akordioa luzera begira egin dutela, eta “patronalarentzat estrategikoa” delakoan dago: “Gu erditik kentzeko bide bat planteatzen dute”. Bere aldetik, Adolfo Muñoz ELAko buruaren arabera, “patronalak pozik egon behar du, gobernuan badaudelako beretzat lanean ari diren pertsonak, inolako lotsarik gabe”.

Eusko Jaurlaritza jo puntuan jarri du Muñozek, “eskrupulu eta printzipio gabe” patronalarekin eta Espainiako sindikatuekin hitzarmena sinatzeagatik. Bere esanetan, demokraziaren aurkakoa da langileek hauteskundeetan erabakitakoari errespeturik ez izatea.

Kanal hauetan artxibatua: Sindikalgintza  |  Gasteiz

Sindikalgintza kanaletik interesatuko zaizu...
2017-10-18 | Andoni Mikelarena
Kutxabankek Ipar Euskal Herrian dituen egoitzak itxiko ditu

Vital, BBK eta Kutxa batzen dituen bankuak, Ipar Euskal Herrian dituen hiru egoitza itxi nahi ditu. 23 langile kaleratuko dituzte itxieragatik. LABek “erabaki politiko baten ondorioa” dela salatu du.


2017-10-12 | ARGIA
Militanteak praktika feministan trebatzeko eskola antolatu du LABek

Sindikatuko 90 lagun baino gehiago ari dira parte hartzen prestakuntza saioetan, Emagin Dokumentazio eta Ikerkuntza Zentro Feministarekin egindako hitzarmernari esker.


2017-10-03 | ARGIA
Mobilizazioak Euskal Herrian, Kataluniarekin elkartasunez

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru, EHNE eta Etxalde sindikatuek deituta, elkarretaratze eta manifestazioak egingo dira gaur Hego Euskal Herrian, Kataluniari elkartasuna adierazteko. Halaber, gaueko 22:00etan kazeroladak egingo dira.


2017-10-02 | Xalba Ramirez
Basaurin hildako langilearengatik protestak deitu dituzte

Ostiralean Basaurin hildako beharginaren lan-baldintza kaxkarrak salatu dituzte sindikatuek eta mobilizazioa deitu dute astelehenerako.


2017-10-01 | Juan Mari Arregi
Zahar etxeetako asistentzia-kalitatea

Herritar gehienek ezagutzen dute, zuzenean eta zeharka, jende askoren bizitzaren amaiera tokiak diren zahar etxe publiko eta erdi-publikoetako egoera. Zuzenean ezagutzen dituztenek, salbuespen batzuk kenduta, ondo dakite zein muga eta gabezia dituzten eta asistentzia-kalitate eskasaren lekuko dira. Zalantzarik gabe, egoera horren arrazoietako bat da pertsonal falta, baita soldatetan eta politika sozialetan dagoen zekenkeria ere.

 


2017-09-29 | ARGIA
Nola ari dira aldatzen bere burua sindikatuak?

Galdera horri eta beste hainbati erantzuteko mintegia antolatu dute EHUk, Manu Robles-Arangiz institutuak eta Primero de Mayo aholkularitza taldeak Leioan. Globalizazioaren aurrean botere sindikalak dituen erronkak aztertuko dituzte.


2017-09-20 | Hiruka .eus
Langile bat hil da Erandioko Cables y Alambres enpresan

Behargin bat hil da asteazken goizean Altzagako Cables y Alambres Especiales SA enpresan, martitzenean izandako lan-istripu baten ondorioz.


Fase berria hezkuntza publikoaren borrokan

Urteotan LOMCEk eragindako tsunamiak itzalpean zuen arren, hezkuntza publikoak beste borroka eremu inportante bat duela gogoratu digute EAEko sindikatuek: murrizketak jarri dituzte lehen planoan eta bero hasi dute ikasturtea.


Itxialdiak, greba egunak, borroka asteak eta elkarretaratzeak hezkuntzan

Hezkuntza arloan bero bukatu zen ikasturtea EAEn eta indartsu ekingo diete berriz murrizketen aurkako mobilizazioei.


2017-09-17 | Juan Mari Arregi
Politika sozialak ezartzeko burujabetza

Joan den astean, euskal gehiengo sindikala osatzen duten ELAk eta LABek ekintza batasuna irudikatzen duen beste urrats garrantzitsu bat egin zuten, “burujabetza prozesu aldebakarreko eta sozialaren” alde.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude