argia.eus
INPRIMATU
‘Gaztexulo’ hilabetekaria goitik behera berritu dute

2007ko apirilaren 02a

Gaztetxulo aldizkaria Gaztezulo bihurtuta aurkeztu zuten ostiralean (martxoak 30), Tabacaleran. Donostiako Irutxulo aldizkaritik sortu zen Euskal Herriko gazteei zuzendutako Gaztetxulo aldizkaria duela zazpi urte. Lehengo aldizkariak zituen ezaugarri asko mantendu dituzte, baina diseinua "gazteagoa eta modernoagoa" dela adierazi dute proiektuaren arduradunek. Aldizkari berrituaren lehenengo zenbakia apirilarekin batera atera dute eta datorren hilean, web gunea jarriko dute martxan.